Atunetara joaten zirenekoa
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 04:40 Erref: MUT-013/017 |
Laburpena: Atunetara joandakoan asteak pasatzen zituzten. Ogia etxetik eramaten zuten; denek tartera batetik jaten zuten. Arraina bakan harrapatzen zen, eta harrapatutakoa hozkailuetan sartzen zuten. Etxera itzultzean familiek egiten zieten harrera azaltzen du.
Gaia(k):
- Gizartea » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
- Itsasoa » Arrantzak » Alturako arrantza
- Itsasoa » Bizimodua eta lana » Itsasontziko bizimodua
-Eta gero behin itsasuan zeintzuk izaten zien zuen lanak. Zela izaten zan eguna? Esan dezu astebete ta egoten zinatela.
-Bai. Atunetan astebete ta. Zortzi, zazpi, hamar egun'e bai. Arraiña zela harrapatzen zan. Arraiñ gitxi harrapatzen bazan egun geixo. Eta orduan ogixa're etxetik eramaten zan, ogirik ez zauan-da. Ogi holako barra bat edo bi eamaten zoanak, eta gaztiak jan [...] kanporutzian jaten bazoan ogi erdixa edo ogi bat gero etzakan ogirik'e, eta hantxe tartera batetik jaten zan danak ba, eta zeoze ipiñi bihar zan, platerik eta etzauan-a, kutxara batetik hartu eta gero azpixan, ogi gaiñian tak! eta jateko. Ta orduan ogirik etzauan-da batzuk tabla puxketa bat eta bestiak eztakit zer ta. Ta ogixa zakanak ere igual, igual laugarren edo bosgarren egunera orduko kardenillua eindda porke ogixa ere etzan oain bezelako ogixa, gutxiao eiñdda edo ta, kardenillua, [humedaizua?] segittuan eiten zion, neberaik eta etzeon oin bezela sartzeko ta. Dana otarran egoten zan ogixa, eta behin lau-bost egun egiñ ezkero ta kardenillua. Baiña zelako gozua kadenillua zakan ogixa? Joer!, batez baiño hobia. Zelako gozua!, batez baiño hobia. Dana barrura. Apetittu earra ta.
-Eta gero arraiñak jotakuan?
-Arraiñak jotakuan lana, arraiñak jotakuan etzauan jatekoik eta eratekoik. Lelengo lana eiñ da gero jan arraiñak jotakuan. Eta joten zanian oin bezela adelanturik ez eta arraiña gitxiao harrapatzen zan, banakio. Atunetan ere pues, porrejenplo, harrapatzen bazendun eguardirako hogetamar o berrogei atun eo, esaten zan, tira!, arrantza ona, gaberako beste hirurogei harrapatzen badittuu... Behiñ ehun atun edo pasatzen zanian egunian, egun ona. Oiñ igual egun baten harrapatzeittue hogei milla kilo ta. Kaiñaberakin-da. Geuk'e arrapatu izan deu gero arrastian karnatiakin, baiña kazan ez, kazan etzauan holako golpeik, kazan izaten zan ba larogei edo ehun atun edo ehun da hogei atun edo, ehuneko taria, tira!, bale! Eta egun guztian pasatu han eta neberan sartu eguardixan zeozen atunak. Euzkixa egoten zan eta euzki beruakin neberan sartu pixkat, eta gero gabian berriz beste haura eta arraiñ ona ekartzeko edo, hobia ekartzeko edo. Jelia ta etzan asko hartzen-da, jelia hartzen zan ba, neberak zien txikixak eta. Orduan nik esaten detan denpora hontan Gure Elenitak zakazen neberiak bost milla kilo arraiñ kabitzen zoan, sei milla kilo estu-estu sartuta. Eta orduan horixe zeozen bost-sei milla kiloko neberak eta. Gero guk Reina Rosario ein gendunian, hamabost milla kiloko bi nebera, aurrian bat eta atzian bestia. Eta orduan pixkat gehixo. Jatekuantzat eta atzeko neberia ibiltzen gendun askotan ba. Orduan bai ogixak eta gauza danak earki fresko-fresko neberan-da. Baiña bestela hasi giñanian gu itsasora etzauan holako gauzaik. Etzauan. Eta arraiña harrapatzen zana etzan askua, porke gizon askokin segittuan dominatzen genduzen arraiñak. Hemezortzi gizon-da ehun atun-da ta jan eingo genduzen orduan guk gordiñik danak.
-Hori maria onakin. Eta maria txarrakin?
-Maria txarrak etortzen zienian baakizu. Eta gero hemen neguan askotan itsaso txarrak, esan dezunian akordatu nai, hemen neguan askotan itsasorako jun, etorri mollara gizonak eta, eta itsasua haundi tta, haundi tta, jata dana barra-barra eindda ta eziñ erten-da, bueno, etxera jun bihako gea. Igual Ondarrutik eta Getaritik-eta danak itsasora eta gu buelta ta etxera. Eta igual orduantxe abixua igual, e, gero entera, "Berrogei arrua ta berrogetamar eta eraman dittuela ta." "Mekauben laputa, asko dek ba!." Hurrengo egunian itsasua ondo baldin bazeuan itsasora erten bihar zan. Eta [...] erten ein bihar zan, eta han juten giñan itxasora jun eta gero etortzean andra danak eta molla muturrian zain egoten zian danak eta itsasua zaintzen, korrientia eta haura ta bestia sartzeko barrura ta. Andrak kontatzen molla gaiñetiktik: "Bai, arrantza ona, sei otarra badakaz", otarra haundixak izaten zien orduan. Akordatzen haiz Dominotarrak eta? "Horrek sei otar eta, bestiak bost otar-da, harek lau", eta danak kontatzen andrak molla gaiñetik.
X: [Atxarango?] molla gaiñetik..., atxona!, atxona! Eta neuk neure artian, atxona..., dios!
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: