Txibiak, arrastea, bajura eta alturako arrantza
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 02:43 Erref: MUT-013/005 |
Laburpena: "Xoxua" (Joseba) Erdiko kalean bizi zen; kalea deskribatzen du. Umea zela, ama (marinel baten alaba) sareak josten aritzen zen, Joseba otarran sartuta edukitzen zuen bitartean. Mutikotan osabarekin txibiatara joaten zen, ohitzen joateko. 3 urtez osabarekin ibili ostean bapore handira, engrasera, pasa zen eta bajurako arrantzan, antxoatan eta abarretan ibili zen. Motorreko karneta atera eta bajuran ibili zen 28 urterekin. Ondoren, ia 30 urtez arrasteko arrantzan ibili zen makinista modura, Frantzian, Mauritanian eta abarretan.
Gaia(k):
- Gizartea » Herri antolaketa » Kaleak, plazak...
- Itsasoa » Arrantzak » Orokorra
- Itsasoa » Bizimodua eta lana » Emakumeen lana
-Jaio zinen erdiko kalian?
-Joseba Andoni: Erdiko Kalian, bai.
-Zeure akorduan zelakua zan inguru haura?
-J.A: Ba inguru haura zan edarra, plaza pare-parian, eta ni txikixa nintzala beti plazara juten nintzan eta hantxe jolasten nuan. Gero eozen barandilla batzuk eta [...] eta hala eta hola, eta nere ama mariñelen alaba zan eta etortzen zan sare jostera, gazterik ekartzen nittun horra molla gaiñera eta [egoten zan] sare josten, eta ni otarran sartuta. Amak esaten zidan hori, gero konturau nintzan ni lau-bost urte nakanian beti otarria baiña beti otarratik ihes eitten nuan eta hamen mollan ibiltzen nintzan. Eta gero hasi nintzan osabakin lantzian-lantzian juten nintzan txibixetara ta beratzi urtekin igual, baiña enbarkatu gabe, sartu gabe bertan.
-Gregorio: Ohitzen.
-J.A: Ohitzen. Eta gero hasi nintzan berakin hamahiru urtekin eta ibilli nintzan motor txikixan, hamen Zumaira kabratara juten giñan, askotan arraunian lengusua ta bixok. Haizia bazauan belan, eta hantxe egoten giñan, igual goizian goizeko ordubixetan erten igual, eta arraunian tapa-tapa-tapa. Eta belan, haizia bazauan belan beti tta bueno. Ta gero hortikan jun nintzan, hor ein nuan bi urte-hiru, ta jun nintzan bapore haundira engrasadore. Engrasadore jun nintzan eta ibili nintzan makinan han, bajuran, honek esan dan tipora, antxoatara [...], hartan, hortan eta danian. Eta gero denporiakin zerbiziora ere bai, zerbiziora jun nintzan, eta zerbiziuan ein noan hogetabat hillabete, eta gero atera [...] motorista. Hortako ni jun nintzan hamasei urteko, honek esan duana makinista. Jakiñ asko ez baiña baten bat jun bihar zoan eta neu nenbillen behian eta jun. Eta gero zenbat urte arte ibilli nintzan ni? Zerbiziotik etorri, motorista atera, Ondarrun eskolan ibilli nintzan, motorista ibilli nintzan bajuran beste sei bat urte eta jun nintzan arrastera hogetazortzi urtekin. Da arrastan ein dittut ba urte asko, hogetamar urte. Arrastan eibilli beste danak bezela hamen [Marruekosko?] kalan'e bai. Ibilli nai Frantziako kostan.
-G: Baiña makinista beti. Gero jun nahi [Ronkala?]'re bai, gero jun nai Mauritaniara're bai, konjeladorakin, eta Senegalera ere bai rumanoei arraiña eamatera. Bai, han ein nittuan bueltan-bueltan lau urte t'erdi edo bost. Handikaldian.
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: