Lehorreratu osteko lana

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:50
Erref: MUT-013/025

Laburpena: Portura sartzean, arraina atera, pisatu, itsasontzia garbitu eta berriz ateratzeko prest uzten zuten. Hurrengo egunera arte libre izaten zuten marinelek. Arrainik handienak aukeratu eta bakoitzarentzat kaxak prestatzen ziren. Patroiak egiten zuen kaxa haien banaketa. Kanpotik ere etortzen zen jendea arraina erostera. Atuna saltzen zen ondoen.


Gaia(k):

-Behin portura sartuta arrainakin eta ze lan izaten zian?
-Arraiña atera ta. Arraiña atera, pixatu, barkua gero garbittu, jelak eta hartu, izotzak eta gasoillak eta hartu, preparatu itxasorako barkua. Eta gero preparatu, segittuan preparatu barkua. Eta gero patroiak ematen zoan ordua, ba goizaldera hurrengo egunian o, o eguardixan o. Jeneralmente eitten zan ba egun haura, arraiña deskargatzeko eguna pasatu, barkua preparatu egun hartan bertan ta gero libre gizonak hurrengo egunera arte, eguardira arte o, goizera arte o.
-Eta zela egiten zenduen arrain partitzia ta da dana?
-Arraiñ partitzia eitten zan arraiñik onenak, haundixenak apartatzen zien danai igualak egoteko moduan, gizon danai, eta atunetan baldin bazan atun bana. Hiru kaja edo apartatzen zien gizonentzat, eta harek partittu ta etxerako gizonak arraiña beti eramaten zoan.
-Zeiñek erabakitzen zeban? Patroiak erabakitzen zeban arrain partitzia?
-Bai, jeneralmente patroia, jeneralmente patroia, baiña askotan gizonakin komentauta. "Ze, hiru nahikua dia o, hiru kaja o, edo bikin nahikua degu o?" Karu eitten zoanian eta pixka bat,e: "Igual bikin nahikua izango da" ta. Merkio baldin bazan ba "hiru kaja partittuko dittuu" ta. Eta asko, merke-merke bazan eta arraiñ asko bazagon ba igual sei kaja eo, arraiña nahi beste eramateko morua.
-Kanpotik etortzen zien hemengo enpresak arrain bila?
-Kanpotik etortzen zien enpresak. Kanpotik etortzen zien jendia arrain billa, arraiña erostera. Hamen Mutrikun hemen barku asko egon zienian-da kanpotik etortzen zien, atuna ondo saltzen zan Mutrikun, atuna beti ondo. Antxoia ta pixkat gutxio, freskorako ta beti izan da Ondarrua-ta hobia, baiña atuna hemen Mutrikun ondo saltzen zan.
-Andrak gehixao arraiñan zain baiño jornalan zain egongo ziren?
-Bai, arraiña pecata minuta; jornala, partillia. Ta gu etorri orduko askotan gu etorri orduko arraiñakin Atxukaletikan mariñel zarrak eta [bestien] partillia eindda, lihortarrak igual Atxukalian partillia indda: "Hogei milla kilo ekarri deu holako preziotan, honenbeste irabazi dau honek". [Beronek] sekula jakiñ ez, baiña lihortarrak jeneralmente partillia indda.
-Xoxua: Mariñelak ze irabazten [deuen]: "Holakok eiñ deu partillia, bestiak halako eiñ deu". Mundu danak, eta lihortarrena sekula jakiñ ez. Hori hola da, e.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: