Itsasontzi barruko bizimodua
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 03:06 Erref: MUT-013/008 |
Laburpena: Itsasontzian jaikitzen zirenetik egunaren bukaerara egiten zutena azaltzen du. Gosaltzeko kafea eta esne kondentsatua eta bazkaritan lapikokoa jan ohi zuten, gehienetan zopa eta garbantzua arrainez lagunduta. Afaltzeko marmitakoa jaten zen normalean, atuna nahikoa izaten zuten eta.
Gaia(k):
-Zuen artian konpondu, lotarako eta jateko ta zela izaten zen eguna barkuan?
-Bueno, barko barruan goizian atunetan izaten zan, goizian goizao [...] eguna, laurak lauterdiak o, eta egunakin batera gizon danak altzatzen zian, patroia latzatzen zan-da, benga, esnatzen zanian, arriba!, altzatzen zien da lelengo aparejuak bota danak itxasora, kazan ibiltzen giñan orduan jeneralmente atunetan, aparejuak bota itxasora, eta gero kozineruak, kozinero bat egoten zan, kozinerua gure tarteko bat jatekua nahi zuana ein, porke jeneralmente hamasei edo hemezortzi gizonen tartian iñok ez zoan nahi izeten jatekua ein, porke gitxi [...] danak egoten gea exijentiak. Batek, "honek txo, inddiarrak gaur" eta. Bestiak marmittakua o lokesea ta, orduan etzauan elejida haundirik baiña, elekzio haundirik etzauan baiña behintzat; eta egoten zan koziñerua eta harek egiten zoan goizian kafia. Kafia preparauta eukitzen zoan, aparejuan botatzen zienian gizon bakoitzak bere aundixonak egoten zien eta hartu aundixonak eta kafia hartu eta ogi puxketa batekin eo kafia hartu, beste batzuk leche condensada edo bota puxkat eta kafesnia ta hauraxe zan armozua. Goizeko zortzietako edo zortzitxerdietako gosiak egoten zan gizona, eta orduan bai bokadillua, o tortillia o arrain pixkat o atun zati bat hori o bestia. Goizian bakoitzak bere eitten zoan zartaiñan eiñ, ogi bitartian hartu, bakoitzak bere bokadillua eiñ, eta bazkaittara arte, porke bazkaixa izeten zan hamaika terdiak o, hamabixak eguardixa eo, izaten zan, eta bazkaldu arte ba harekin egoten zan. Jendiak bazkaldu, bazkaldu etzauan oain bezelako elekziorik eta. Izaten zan inddiarra, lapikokua jeneralmente: inddiarra o garbantzua o. Garbantzua domekatan, zopia ta garbantzua. Eta izaten zan ba inddiarra, lentejia ta horrek, lapikokua, ta gaiñetikan zeoze bazauan, arraiñ pixkat, atun pixkat o zeoze, baiña jeneralemente etzan etxetikan ezebe eramaten, porke etzauan orduan diruik eta, gure gazte-denporan etzauan diruik, eta itsasora eramaten zan junto-justo patatia, eta horretxek indiarrak eta horrek eta. Jaten zan hori, betetzen zan ahal zoan gehixen marmitta haundixa bete eitten zoan koziñeruak eta jan haura tartera batetik danok, eta eurixa baldin bazauan, tartera erdi atera lapikotik eta jan ordua osua eurixa ta hantxe, e! Ez zauan barruan-da koziñan tokirik iñon, jaten zan danak tartera batetik egurrezko kutxarakin, tipi-tapa danak eguardixan. Eta berriz gabian afaixa ba seirak o seitterdiak o, porke eguardiko hamabixetatikan gosetuta egoten zan jendia ta. Eta berriz e gabian jeneralmente izaten zan marmittakua, zela atuna egoten zan eta patatia, marmittakua ein, marmittako pillo bat jan eta hoixe zan jatekoik onena. Baiña gaztiai tta ez zauen gustatzen marmittakua-ta. Orduan gorrotua jeneralmente hartzen giñuan gaztiak porke etzan haura ta; baiña jatekua hoixe zan itsasokua.
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: