Xerafina Iriarte Arostegi
(Donostia, 1932/01/25)
Biografia
Donostian jaio arren, txikia zela Irura joan zen izebarenera amarekin eta ahizparekin batera. 10 urterekin Zizurkilgo baserri batera bidali zuten tripa-truke. 13 urterekin Donostiara itzuli zen izeba baten etxera eta neskame gisa egon zen bertan. Uda batean Zarautzen ere egon zen zerbitzari lanetan. 17 urte ingururekin Tuterara joan zen lanera bi urterako amaetxe ("maternidad") batera. Tolosako etxe aberats batean neskame lanetan zegoela ezagutu zuen bere senarra izango zena eta ezkondu ostean Tolosan jarri ziren bizitzen. Tolosako paper lantegian ere ibili zen lanean. Hiru seme-alaba izan zituzten. Umeak txikiak zirela Donostiara joan ziren bizitzera, senarraren lanagatik. Berehala Amaia eta Principal zinema aretoetan lanean hasi zen eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Emakume bizia, hainbat elkarte eta taldetan parte hartzen du oraindik ere (Mintzalaguna, Kantu jira...).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua |
---|---|---|---|---|
1. | DON-004 | 2009 | 62 | Donostiako Ahotsak |
2. | DON-005 | 2009 | 60 | Donostiako Ahotsak |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?