Eskolan gaztelaniaz; errespetoa nagusiei

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlaria: Manuel Iraola Goenaga
Herria: Bidania-Goiatz
Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza , Urtzi Reguero
Data: 2008/07/24
Iraupena: 03:00
Erref: BID-008/005

Laburpena: 6-7 urterekin hasi zen eskolan eta 11 urtera arte ibili zen, gerra hasi zen arte. Gauza gutxi ikasi zuten eskolan. Gerra-ostean Fidalgo abizeneko irakasle kanpotarra zuten. Dena gaztelaniaz ikasten zuten, baina lanak izaten zituzten ulertzen, ez zekiten gaztelaniaz eta. Zigorrak ere izaten zituzten. Lehen errespeto handia zitzaien irakasleei, gurasoei eta apaizari.


Gaia(k):

-Eskola joaten zinaten?
-Hamaika urtekin... zazpi bat urtekin, zazpi seikin hasi giñen ta hamaika urtekin erretira. Gerra hasi zanen hamar urte, hamar urtekin erretiratu nitzan handikan.
-Ze ikasten zenuen?
-Ze ikasi? Oooo... Gutxi gutxi gutxi... [..] ikusten da... berrogei bat mutil gutxiñeko, hasi sei urtetikan ta 12 urte arte, maisu batek ez [dao danak hazteik]. Gregorio bizi izan bazan esango zizuen. Hura partikularren ibili zan ta gero Tolosaa ta abar, baiño hor ez zeon ikasteik. Eta gerra ondorenen, Fidalgo apellidua zun maisua zan ez zat ahazten kastellanua, euskeraz ez zun hitz eitten uzten ya, ta erderaz ez genekiun! Ta leziyua "De aquí a aquí, ta, ta, tantas filas" esanez. Hura buruz hari ematen, jesus, ze esate gendun ez genion ta arrastoik, ezin sartu ez, alperrik, alperrik.
-Eta euskeraz egin ezkero eskolan?
-Euskeraz ez ziguen uzten. Ahal zan gutxiña.
-Eta zigortu edo?
-Ja! "Pon la mano! Redoble", hau miñakin "Redoble", hemen hezurran "Redoble, venga" ta alde eitten hasten baziñan hura altxa ta etorri ta benga! Egurra! Oi oi oi. Egur haundiya. Oain eskola gustora juten die, seiñale due e. Oaingo umiak hor ta hemen daren bezela umek ez, e! Isilik e! Eeeee! Et et et, isilik e! [...]kiñ e ixilik e. Hok e, maldiziyua igual berak. Et et et, hola ez, e! Hori ez. Hori ez! Apaiza baldin bazan, "Ave Maria purisima!" hark "Sin pecado concevida" kontestatuko zun ta aurrera. Kontestatzen? Zeni? Ez ez ez, iñori ez! Aittari edo amari enkargua, ta etxian paliza, gutxi ez, e! Maisuk, apaizak berdin.

Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Kodifikazioa: Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Urtzi Reguero
Copyright: Badihardugu Euskara Elkartea