EuskalGNU | L10N KDE Proiektua | GUI estatistikak|
K Desktop Environment
/ KDEuskaraz Proiektua

KDEuskaraz Proiektua
Egitasmoak
Itzulpenak instalatu
Nola itzuli
Nola lagundu
Proiektuaren egoera
Pantaila argazkiak
Errudunen txokoa
Itzulpen memoriak

Itzulpenak Nola Egin (How To)
0.8 Bertsioa

  Hau saiakera txiki bat da itzulpenak nola egin daitezke azaltzeko. Prinzipioz KDEren kasuan oinarritzen da baina azken finean edozein programa itzultzeko balio du.

  GNU programek, orokorrean, internazionalizatzeko prozesuan fitxategi eta metodo konkretuak erabiltzen dituzte. Alde batetik pot deitzen den fitxategien baliatuz ingelesezko esaldiak nahi duzun hizkuntzara itzul ditzakezu (gure kasuan euskarara). Fitxategiak, bakarrik ingelesezko esaldiak dituenean, pot deitzen dira eta *.pot dira baina itzultzen hasiak baldin badira orduan po deitzen zaie eta *.po-z bukatzen dira. Hona hemen adibide bat:

  Hau *.po fitxategiaren burua litzateke: (ez *.pot batena, eremu batzuk aldatuak baitira)

-------------------------------------
msgid ""
msgstr ""
"Project-Id-Version: desktop files\n"
"POT-Creation-Date: 2001-09-26 02:43++0200\n"
"PO-Revision-Date: 2001-10-15 11:42GMT\n"
"Last-Translator: Patxi Etxeberria \n"
"Language-Team: Euskara \n"
"MIME-Version: 1.0\n"
"Content-Type: text/plain; charset=UTF-8\n"
"Content-Transfer-Encoding: 8bit\n"
"X-Generator: KBabel 0.8\n"
-------------------------------------

  Buru honen bidez informazio pixkat gehitzen zaio itzulpenari:
"Project-Id-Version: desktop files\n" --> zertaz den azaltzeko, hau normalean ez da ukitu behar

"POT-Creation-Date: 2001-09-26 02:43++0200\n" --> Pot-a noiz egin zen, ez ukitu
"PO-Revision-Date: 2001-10-15 11:42GMT\n" --> Zuk fitxategia azken aldiz aldatu zenuen data
"Last-Translator: Patxi Etxeberria \n" --> zure izena :)
"Language-Team: Euskara \n" --> itzultzen duen taldearen izena.
"MIME-Version: 1.0\n" --> ez ukitu
"Content-Type: text/plain; charset=UTF-8\n" --> fitxategiaren formatoa. GARRANTZITSUA!! KDE-k bakarrik UTF-8 onartzen du!
"Content-Transfer-Encoding: 8bit\n" --> ba hori, ez ukitu
"X-Generator: KBabel 0.8\n" --> zein programekin itzuli zenuen. Geroxeago azalduko da gehiago.

Orain ikusiko dugu *.pot fitxategi baten barrua:
-------------------------------------
#: customize.cpp:68 general.cpp:46
msgid "Presets"
msgstr ""


#: general.cpp:49
msgid "Debugger"
msgstr ""

#: general.cpp:74 general.cpp:92
msgid "&Tools"
msgstr ""

#: customize.cpp:85
msgid "T&able"
msgstr ""
-------------------------------------

  #-az hasten den guztiak komentarioak dira eta ez balira bezala da. Guk msgstr ondoren agertzen diren "" tartean idatzi behar dugu gure esaldia itzulia, noski!. & ikurrak menuen azpimarraketa erran nahi du eta ALT teklarekin egiten diren konbinaketak azaltzeko erabiltzen da. Orduan kontutan hartu behar duzu menu berean hizki bera ez erabiltzeko, bertzela bakarrik lehen agertuko litzatekena funzionatuko litzateke

-------------------------------------
#: customize.cpp:68 general.cpp:46
msgid "Presets"
msgstr "Aurrekonfigurazioa"
#: general.cpp:49
msgid "Debugger"
msgstr "Aratzailea"

#: general.cpp:74 general.cpp:92
msgid "&Tools"
msgstr "&Tresnak"

#: customize.cpp:85
msgid "T&able"
msgstr "T&aula..."
-------------------------------------

  Eta hau da guk itzuli ondoren gelditzen dena. Ikusi duzunez "T&aula" erabili dugu eta ez "&Taula" &T erabilia zegoelako.

  Gerta daiteke ere esaldi bat honela izatea:
#: customize.cpp:85
#, fuzzy
msgid "T&able"
msgstr "T&aula..."

  Fuzzy horrek PO fitxategia CVS-en aldatua izan dela dio eta izulpena, lehen zegoenaren arabera egin dela automatikoki. Orduan, behin begiratua ken daiteke eta kendu behar da.

  Orain gure fitxategia itzuli dugu, *.pot-etatik *.po-ra aldatu diogu izena, burua gurera moldatu dugu... eta zer egiten dugu fitxategiarekin orain? Programak fitxategia erabili ahal izateko, konpilatu behar dugu. Horretarako gettext paketea instalatu behar duzu (distribuzio guztietan dator, ez larritu). Pakete horrek msgfmt programa dakar. Orduan honako hau egin behar duzu:

superpatxi@patxaran:~$msgfmt --statistics -o froga.mo froga.po
234 translated messages, 12 untraslated message.
superpatxi@patxaran:~$

  Honek erraten digu 234 mezu itzuli ditugula baina 12 ez, oraindikan. Orain bakarrik zera falta da, froga.mo behar den direktoriora kopiatu. Normalean /usr/share/locale/$LANG/LC_MESSAGES direktoriora, eta normalean ere $LANG==eu, ezta? Eta bukatu dugu!

Itzulpenerako tresnak

  Itzultzeko testu editore baino ez dugu behar. Hala ere, azken aldi honetan bertze tresna batzuk gure esku dugu, lanak errazteko. Hauetariko bat Kbabel da, lehen ikusi dugun bezala buruaren bukaeran. Beste tresna oso egokia Emacs da. Honek komilla arteko itzuli beharreko esaldia bakarrik aldatzen uzten dizu. Jatorrizkoa ez. Baina bere erabilkera apur bat bitxia da. Adibidez, esaldi bat 'fuzzy' egoeratik kentzeko tabulatzailea erabiltzen da. Eta 'fuzzy' egoeran jartzeko backspace tekla... Beraz, itzultzaile bakoitzak aukeratu beharko du..