Inkscape :: Laguntza eskaera Ubuntuko erabiltzaileei |
Idazlea dooteo
|
2009/09/29 |
Duela aste bat MacPro ordenagailu batean Ubuntun oinarritutako Mint banaketa instalatu nuen, eta Inkscape marrazki bektorialak jorratzeko aplikazioarekin hasi naiz jolasean, laster 0.47 bertsioa kaleratuko delako eta mezu batzuk euskaratu behar ditudalako.
Ustekabean ordea, Inscape-ko interfazeko mezu batzuk gazteleraz agertzen dira euskaraz agertu beharrean. Inkscape-ren bertsioa 0.46 da, eta berez Debian-en erabat euskaraz agertzen den arren, arestian aipatu bezala, Mint banaketan erdi euskaraz erdi gazteleraz agertzen da :(
Arazoa konpontzeko jakin behar dut ea Ubuntuko erabiltzaileok Inkscape erabat euskaratuta duzuen edo ez, eta zein bertsio darabilkizuen. Batizpat Inkscaperen 0.46 bertsioari buruzko datuak jakitea nahi ditut.
Zuen datuak jaso bezain laster Ubuntuko garatzaileekin jarriko naiz harremanetan arazo honi buruz gauzak argitzeko. Nire helbidea honakoa da: dooteo abildua zundan puntu com, edo dooteo abildua euskalgnu puntu org. Aurrez mila esker laguntzagatik,
Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Asmoz fundazioak Software Librearen graduondoko ikastaroa eskainiko du |
Idazlea dooteo
|
2009/09/26 |
Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa.
Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo edizioa izan.
Ikastaroaren metodologiak malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz. * Egitarauak aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten irakasleak biltzen ditu. * Izen-emate epea 2009ko urriak 6ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua. * Iraupena: 2009ko azaroaren 2tik 2010eko uztaila arte. * Aurkezpen bideoa
http://linux.asmoz.org/ Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
Instalazio festa Arrasateko Gazte Bulegoan |
Idazlea dooteo
|
2009/09/24 |
[sustatu.com gunean irakurrita]: Arrasateko Gazte Bulegoan gaur, irailaren 24an, arratsaldeko 6etatik 8ak bitartean antolatu dute Install Partya, Ubuntu banaketan oinarrituta izango delarik.
Eraman zure ordenagailua, sofware librea instalatzen lagunduko baitizuete. On dagizuela, eta ongi pasa soft librearekin. Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
Emaitzak 1 - 4 Guztira: 163 |