Gipuzkoa 2.0 aurkezpena
Idazlea dooteo   
2009/07/29

Atzo, uztailaren 28an, Donostiako Tabakaleran aurkeztu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa 2.0 proiektua.

Gipuzkoa 2.0 logotipoa

 

Proiektu honen xede nagusia Gipuzkoako kulturaren edukia lizentzia libreekin (Creative Commons) argitaratzeaz gain, sistema estandarretan oinarritutako zerbitzuak eskaintzea da. API irekiak, orrialde atzigarriak OCR tresnak, ahots sintetikoak eta abar eskainiz.

Azalpen guztia irakurtzeko, zoaz honako webgunera:

http://gipuzkoa2.net/  

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Euskal Encounter 17
Idazlea dooteo   
2009/07/23

Euskalencounter.org gunean irakurrita: Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 23tik (osteguna) 26ra (igandea) bitartean. Partya 23ko 10:00-tan hasiko da eta 26ko 19:00tan bukatuko da.

Hainbat ekintza desberdin antolatu dira honako ataletan sailkatuta:

Jardunaldi honi buruz gehiago jakiteko bisitatu Euskal Encounter-en webgunea:

http://www.euskalencounter.org/eu

Ongi ibili eta gaupasa asko egin!

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Albisteak bideoekin argitaratu EuskalGNUn
Idazlea dooteo   
2009/07/17

Orain arte ezinezkoa zen EuskalGNUko webgunean bideoak txertatzea albiste baten barruan. Bada garaia beraz EuskalGNUn ere bideoak ikusteko aukera izatea. Horretarako Joomla-ko (edukiak kudeatzeko sistema) AllVideos izeneko gehigarria instalatu da.

Albiste berri bat editatzean, testuaz gain beste lerro bat idatzi behar da bideoa albistean txertatzeko. Adibidez, demagun GNOME 3 buruzko bideo dotore bat aurkitu dela YouTube gunean eta albistea edertzeko erabiltzea nahi dela. Bideoa honako estekan badago: http://www.youtube.com/watch?v=lsZvwyxJ9vk eta bere tamaina 425x344 bada, idazten ari garen albstean honako lerroa idatzi:

{ youtube}lsZvwyxJ9vk|425|344{ /youtube}

Oharra: arestiko lerroan, zuriuneak sartu dira lerroaren edukia ikusteko, baina benetako albiste batean bideoa agertzeko  ezin du zuriunerik egon.

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 13 - 16 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU