
|
 |
Itzulpenak
Hemen duzu KDE proiektuaren direktorio bat.
Direktorio honetan hizkuntza askotako itzulpenak daude. Aski duzu kde-l10n-eu.tar.bz2 deskargatzea eta hurrengo pausuak jarraitzea.
KDE-k erabili ahal izateko honako hau egin behar duzu:
- Fitxategia deskonprimitu:
$bzip2 -d kde-l10n-eu.tar.bz2 && tar xvf kde-l10n-eu-uuhhee.tar
- Sartu sortu berria den direktorioan, kde-i18n-eu alegia:
$cd kde-l10n-eu ;-)
- Egikaritu:
$./configure --prefix=$KDEDIR && make && su -c 'make install'
Orduan itzuli diren fitxategiak zure $KDEDIR/share/locale/eu/LC_MESSAGES/
direktorioan izanen dituzu, KDE-k erabili ahal izateko prest!!
Debian erabiltzen baduzu hona hemen bide errazagoa:
- Exekutatu honako agindu hau:
#apt-get install kde-i18n-eu
OHARRAK:
-
Pakete edo fitxategi hauek ez dira "ofizialak", orduan
fitxategi hauekin ibiltzeak sor ditzakeen kalteaz ez dugu inongo
erantzukizunik hartuko, use at your own risk ;)
-
KDEDIR aldagaia definitu gabe baduzu,
aurreko aginduetan ordeztu $KDEDIR KDE instalatua duzun direktorioarekin.
Ez badakizu KDE non duzun instalatua egikaritu:
$which startkde
/usr/local/kde/bin/startkde
Honek adierazten du KDE /usr/local/kde direktorioan duzula.
Bertze aukerak ere honako hauek dira: /opt/kde3, /usr/, /opt/kde,... etab.
-
Hemen azaltzen den metodoak KDE 3.x bertsio zaharretarako ere balio dezake, nahiz eta itzuli den den-dena ezin erabili, gehienak ongi funtzionatuko du.
|