EuskalGNU | L10N KDE Proiektua | GUI estatistikak |
K Desktop Environment
/ KDEuskaraz Proiektua

KDEuskaraz Proiektua
Egitasmoak
Itzulpenak instalatu
Nola itzuli
Nola lagundu
Proiektuaren egoera
Pantaila argazkiak
Errudunen txokoa
Itzulpen memoriak

Itzulpenak

Hemen duzu KDE proiektuaren direktorio bat.

Direktorio honetan hizkuntza askotako itzulpenak daude. Aski duzu kde-l10n-eu.tar.bz2 deskargatzea eta hurrengo pausuak jarraitzea.

KDE-k erabili ahal izateko honako hau egin behar duzu:
  • Fitxategia deskonprimitu:
    $bzip2 -d kde-l10n-eu.tar.bz2 && tar xvf kde-l10n-eu-uuhhee.tar
  • Sartu sortu berria den direktorioan, kde-i18n-eu alegia:
    $cd kde-l10n-eu;-)
  • Egikaritu:
    $./configure --prefix=$KDEDIR && make && su -c 'make install'
Orduan itzuli diren fitxategiak zure $KDEDIR/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ direktorioan izanen dituzu, KDE-k erabili ahal izateko prest!!

Debian erabiltzen baduzu hona hemen bide errazagoa:

  • Exekutatu honako agindu hau:
    #apt-get install kde-i18n-eu

OHARRAK:

  • Pakete edo fitxategi hauek ez dira "ofizialak", orduan fitxategi hauekin ibiltzeak sor ditzakeen kalteaz ez dugu inongo erantzukizunik hartuko, use at your own risk ;)
  • KDEDIR aldagaia definitu gabe baduzu, aurreko aginduetan ordeztu $KDEDIR KDE instalatua duzun direktorioarekin.
    Ez badakizu KDE non duzun instalatua egikaritu:
    $which startkde
    /usr/local/kde/bin/startkde

    Honek adierazten du KDE /usr/local/kde direktorioan duzula.
    Bertze aukerak ere honako hauek dira: /opt/kde3, /usr/, /opt/kde,... etab.
  • Hemen azaltzen den metodoak KDE 3.x bertsio zaharretarako ere balio dezake, nahiz eta itzuli den den-dena ezin erabili, gehienak ongi funtzionatuko du.