Kubuntu 8.10 Mahigaina berritzen du

(Gaurko) Kubuntu 8.10 agerpenak KDE 4 mahigaina aurkezten du. Kubuntu garatzaileak lan gogorra egin dute kode irekiko komunitateak eskeintzen duen softwarerik hoberena eta berriena zuregana ekartzeko. KDE 4 mahigainaren berrikuspen handi baten bidez zure sistema berritzen du.

Betsio ausart honetan egin diren aldaketa aunitzei sor dio izena, baina oraindik KDE 4n ez daude aukera guztiak. Ezagutzen duzun KDE 3an egotea nahiago baduzu, gogoratu Kubuntu 8.04 oraindik babestuta dagoela, begiratu KDE3-KDE4 Migrazioa eta KDE 4.1 zuretzat al da? erabakia hartzeko informazio gehiago izateko. Probatu al duzu lehen Kubuntu Ausartaren Live CDarekin zuk zeuk ikusteko "zuretzat" den edo ez.

Lortu Kubuntu 8.10

8.04tik eguneratzen

Kubuntu 8.04tik eguneratzeko, Alt+F2 sakatu eta bertan agertzen den koadroan kdesudo "adept_manager --dist-upgrade" idatzi (komatxoak baita ere). Adept irekiko da eta Bertsio Eguneratze botoi bat izango du. Sakatu Bertsio Eguneratze botoi hau eta pantailan agertuko diren jarraibideak jarraitu.

Ikusi eguneraketa jarraibide guztiak.

CDa deskargatu

Kubunturen instalazio berri bat egin nahi izanez gero modurik errazena CD bat deskargatzea da. Baita ere doako CD bat eska dezakezu deskargatu ezin baduzu.

Kubuntu 8.04z geroztik dauden berrikuntzak

KDE 4!

Azkenik, guztiz babestuta, mahigain berritua, KDE 4. Kubuntu KDE 4.1.2 dakar.

Plasma aurkezten, widget ederretako mahaigaina

Berez, gure Plasma mahigaina Widgeten eskaintza propioa du, KDE3k zituen konfigurazio hoberenak berriz KDE4ra ekarriz, zure etxeko direktorioko fitxategietara sarbide bizkorra eskeintzen duen QuickAccess plasmoid berria bezalako beste berrikuntza batzuekin ere.


Ataza kudeatzailearen informazio emaleak ere KDE garatzen ari den bertsiotik ere hartu dira.


Mahaigain Efektuak

KDE4n KWin mahaigain efektu distiratsu berriekin hornitu da, itzal eta lehio gardenetatik abiatuz, lehio malguetara eta, irudian ikus daitekeen, alt-tab lehio aldatzaile berrira. Efektu hauek berez aktibatuta daude zure bideo txartela ahalmena badu.

Fitxategi kudeatzaile berezia

Dolphinek aire garbia arnasten du KDE 4n, aukera berri aunitzekin, bug konponketa askorekin, eta Dolphin oso fitxategi kudeatzaile hona izatea egiten duten holako detaile txikiekin. Aurreko bertsioan bezala, nahi izanez gero, Konqueror ere fitxategi kudeatzaile bezala erabiltzeko aukera mantentzen da.



Aurkitu KDE 4.1ri buruzko informazio gehiago.

Adept 3.0

Mahaigain berri bat pakete kudeatzaile berria behar du, Adept 3.0 behar hau betetzen du. Adept 3.0 askoz egonkorragoa den interfazea berria ekartzen du KDE 4ra, arina eta sistemaren baliabide asko behar ez dituena.


Apport eta eguneraketa jakinarazlea

Guztiz berria den "update-notifier-kde" eguneraketa berrieamile noiz eguneratu behar den esaten dizu eta Apportentzako arazoen jakinerazle gisa ere egiten du, honela oso erraz abisatu ahal diguzu arazorik duzunean. Bertsio honek eguneraketak makina berrabiarazi behar denean ere honen berri ematen du.

Teklatuaren Multimedia teklentzako euskarria

Intrepid Ibexen, KMixen teklatu ezberdinak eskeintzen duten multimedia teklen funtzioa erabiltzeko.


Kubuntu Integrazioa

Ezinbesteko Kubuntu tresna guztiak KDE 4rekin integrazio gehiago lortu dute PyKDE4 era aldatu direlako:

Arazo ezagunak

Badaude Kubuntu 8.10ean ezagutzen diren arazo batzuk. Zure hoberako hemen idatzi ditugu eta konponbidea egonez gero ere hemen aipatzen da.

Ikusi beste arazo garrantzitsuak Ubuntu Release Notesen orrian.

Berrelikadura

Esaiguzu zer pentsatzen duzun berrelikadura orrian.

Kubuntun parte hartu

Kubuntu forma ematen lagundu nahi baduzu, begiratu parte hartzeko modu ezberdinak hemen.