|
![]() |
||||||||||||||
![]()
|
![]() |
KDEuskarazZer da KDEuskaraz Proiektua?
KDE Linuxen filosofia oinarritua sortu zen baina Unix antzeko ia sistema guztietan ibil daiteke (X11 plataforma onartzen duten sistema eragile guztietan bederen). GPL lizentziapean dago. Honekin gure lana gurea dela ziurtatze dugu eta, baita ere, enpresa bakar batek ezin duela gure lana sal edo ezin duela gure lana har berak egiten duena GPL ez bada. Gainera nahiz eta hemendik aitzina lizentzia aldatu orain arte egin dena GPL izaten segituko litzateke, gura lana bezala eta mundu osoari irekia litzateke.Honek guztiak zera eskeintzen digu:
Proiektu honetan nahi duenak parte har dezake, pertsonek nahiz erakundeek. GUG-ei (GNU Users Groups, GNU Erabiltzaileen Taldeak) dei berezia egiten zaie, bere komunitatea proiektu honetan lan egiteko bultza dezaten. Euskara menperatzen duen jendeari bereziki eskatu nahiko genioke gurekin lan egiteko. Hasiera batean proiektu honek "KDE-eu"-ren ofizialtasuna lortu nahi du. Honek erran nahi du, KDE-k hurrengo bertsioetan, berez, euskara onartuko lukeela. Hau lortzeko ez da dena itzuli behar, oinarrizkoa bakarrik. Ofizialtasuna lortu ondoren gure lana jendeak gehiago erabiltzen dituen programak itzultzera bideratuko genuke eta hurrengo pausua programa horien dokumentazioa itzultzea litzateke. Dena den KDEuskaraz Proiektuak ahal duena eginen du beti bertze GNU programak euskaratzen ari den jende edo erakunde guztiekin elkarrekin lan egiteko eta harremanak sendo eta emankorrak izateko, guztien onurarako den neurrian eta beti bere laguntza eskeiniko die ahal duen neurrian.Itzultzeko lanak burutatzeko GNU filosofia hartzen dugu. Boluntarioetan oinarrituko gara baina ez diegu ezetz erranen bertze laguntza motei. Gure ustez hau lor dezakegu GNU munduan proiektu anitzetan egin den bezala, guztien kolaborazio eta laguntzarekin. |