Klip, laburmetrai eta filmeen webgune librea: Cinepata
2009/09/16

Jamendo.com gunearen antzekoa da Cinepata.org webgunea. Aurrenekoaren edukia musika librea bada, Creative Commons, Libre Art eta beste lizentzia libretan argitaratutako abestiekin osatutako, Cinepata gunean laburmetraiak, klip-ak, filmeak, dokumentalak eta filmagintzako bestelako lan mota libreak aurki daitezke, batizpat Creative Commons lizentziapean argitaratuak.

Webgune hau gazteleraz irakur daiteke, bere kokalekua Santiago de Chile baita. 

Gauza interesgarriak aurki daitezke bertan!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Gure ikastola libreagoa da
Idazlea dooteo   
2009/09/08

[Jakintza.net gunean irakurrita]: “Gure ikastola libreagoa da” bideoak Jakintza ikastolak hartutako software librearen aldeko erabakiaren adierazpen bat da:

 

Erabaki honen hausnarketa eta arrazoiak honako PDF dokumentuan aurki daiteke: “Software askea irakaskuntzan” (PDF 100Kb).

Albistean dioten bezala: "Irailaren 1etik aurrera, gure irakasleek berrikuntza honekin topo egingo dute eta astebe beranduago ikasleak izango dira aldaketarekin topo egingo dutenak. Zalantzarik gabe, zailtasunak sortuko zaizkigu, baina guztion artean frogatuko dugu egin dugun hautua zuzena dela eta gure Hezkuntza Proiektuan aldarrikatzen ditugun xedeak lortu ahal izateko, beste aurrerapausu garrantzitsu bat dela."

http://jakintza.net/2009/08/26/gure-ikastola-libreagoa-da/  orrialdean irakur daiteke albistea bere osotasunean,

 

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
GNOME 2.28ren euskaraketa: akatsen bila
Idazlea dooteo   
2009/08/27

Datorren irailean GNOME mahaigainaren 2.28 bertsioa kaleratuko denez, euskaratutako moduloen eguneraketak lantzen ari naiz. Hori dela eta, albiste hau GNOMEko euskal erabiltzaileentzako eskaera bat da.

Edozein GNOMEko aplikaziotan  akatsen bat aurkituz gero, eskertuko nizuekete  jakinarazte, zuzenketak 2.28 bertsioan sartuko nituzkeelako.

Akatsen berri emateko bidali mezuak dooteo abildua zundan puntu com edo dooteo abildua euskalgnu puntu org helbidera, eta gaian '[GNOME 2.28  akatsa] moduloa' bezalako zerbait idatzita duela. Adibidez, '[GNOME2.28 akatsa]: Evolution'.

 Mila esker aurrez!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 5 - 8 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU