Software librea eta Enpresen 2. jardunaldiak
Idazlea dooteo   
2009/07/08
Datorren uztailaren 16an, Bilboko Deustuko Unibertsitatean Software librea eta Enpresen 2. jardunaldiak antolatu dira. Entzule gisa partehartzea doanekoa da, baina aurrez izena eman beharra dago, guztira 120 entzulera mugatua daudelako jardunaldi hauek.

Jardunaldien egitaraua honakoa da:

  • 09:00-09:30: Harrera eta ongietorria.
  • 09:30-10:00: Software Librea eta Empresa, Pablo Garaizar, Deustuko Unibertsitatea.
  • 10:00-11:00: SugarCRM aplikazioaren gainbegiraketa laburra eta software librearen arrakastak enpresetan, Gorka Rodrigo eta Iker Sagasti Markina, Irontec.
  • 11:00-11:30: Kafetxoa daztatzeko etenaldia.
  • 11:30-12:30: OpenERP aplikazioari buruzko sarrera, Susana Izquierdo, Abartia Team.
  • 12:30-13:00: Eztabaida / galderen txanda.

Harpidetzeko zoaz honako webgunera:

http://softwarelibre.deusto.es/sl2009/

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
CUPS 1.4rc1 euskaratuta
Idazlea dooteo   
2009/07/07

GNU/LInux eta MacOS X sistemetako inprimatze zerbitzua CUPSek eskaintzen du, eta zerbitzu honi dagokion interfazearen euskaraketa burutu da. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzei esker landu ahal izan da.

Fitxategi hauek CUPS proiektura bidaltzeaz gain.  EusklGNUko deskargen atalean ere eskuragarri jarri ditugu :)

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
KDE 4 euskaraketa
Idazlea dooteo   
2009/06/29

KDE mahaigaineko hainbat moduloren euskaraketa burutu berri da. Guztira 100.000 hitz euskaratu dira, Euskaratutako moduloak honakoak dira:

 

  •  extragear-multimedia
  • kdeaccessibility
  • kdeadmin
  • kdeartwork
  • kdebase
  • kdeedu
  • kdegames
  • kdegraphics
  • kdelibs
  • kdemultimedia
  • kdenetwork

Modulo hauen euskaratutako fitxategiak gune honetako Deskargak atalean eskuragarri jarri ditugu:

http://deskargak.euskalgnu.org/poak/

Proiketu hau Gipuzkoako Foru Aldundia k sustatu du. Mila esker bada GFAri, eta on dagizuela!

Iruzkinak (3)

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 21 - 24 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU