KKKP Zestoan
Idazlea dooteo   
2009/05/09

gisa-elkartea gunean irakurritakoaren arabera, maiatzaren 16an Zestoan KKKP jardunaldia antolatu da:

"Animatu eta etor zaitez ospatuko dugun KKKP berrira! Kasu honetan Zestoan bilduko gara, Maiatzak 16an, sareekin erlazionatutako gaiak jorratuz.

Honakoan, wifiari buruzko segurtasun (eza) ikusiko dugu, adibideen bidez ikusiz nolakoak diren klabeen segurtasuna. Horrez gain samba sareei buruz hitzegingo dugu, eta Zestoan sortzen ari den Linux taldearen aurkezpena ikusiko dugu.

 

Zestoako gaztetxean bilduko gara, eta eguraldi ona eginez gero kalera ere irtengo gara. Bazkaldu bertan egingo dugu, beraz etortzekoa baldin bazara abisatzea eskertuko da."

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Irudi geometriko batzuk euskaratzeko laguntza eskaera
Idazlea dooteo   
2009/05/06

Inkscape marrazketa bektorialak jorratzeko programaren 0.47 bertsioa datorren ekainean kaleratzekotan denez, dagokion euskaraketa ere eguneratzen ari gara. Piskanaka mezu berriak euskaratu ditugu, baina badaude mezu batzuk nahiko bereziak direnak: irudi geometriko batzuei dagokienak alegia.

Hori dela eta, hau albiste bat baino gehiago laguntza eskaera bat da :)

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
Audacious eta Audacious-plugin euskaratuta
Idazlea dooteo   
2009/04/25

Euslinux 2009 proiekturako euskaratu nuen Audacious musika erreproduzigailuaren fitxategia igaro den Aste Santuak baino lehenago bidali nien garatzaileei. Aste Santuetan berriz, oporretan nengoela... Audacious-en pluginen (audacious-plugins) mezuak euskaratu nituen (baita beste aplikazio bat eguneratu ere, baina oraindik zalantza batzuk finkatu beharrean nagoenez ez dut horri buruz hitzegingo ;P), eta gaur goizean bidali diot Tony-ri (arduradunetariko bat) Audacious-en iturburuan sartzeko asmoarekin.

Audacious-en kaptura

Bidalitako fitxategiak hasiera batean oraindik kaleratu gabe dagoen Audacious-en 2.0 bertsioarentzako daude prestatuta. Beraz, espero dut epe laburrean GNU/Linux-eko banaketa guztietan erabilgarri egotea euskarazko bertsioa :)

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 25 - 28 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU