[Zabaldu.com gunean irakurrita]: "EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!"
PSOE oposizioan zegoenean, Idoia Mendiak behin baino gehiagotan galdetu zuen software lbrearen egoera Euskal Herriko arlo desberdinetan, eta galderen arabera bazirudien soft librearen aldekoak zirela.
Orain ordea, honako PDFan ikus daitekeenez, eta Zabaldu.com guneko albisteak dioen bezala, bete beharreko eskakizunetariko bat sistema eragilea Windows XP Profesional izatea da. Gainera, PDFan azpimarratzen denez: emango diren 20.000 ekipoetatik 18.500ek Microsoft Office Standard eta Microsoft One Note lizentziekin egon behar dute.
Duela ordu gutxi batzuk Youtuben KDE mahaigainaren 4.3 bertsioari dagokion ezaugarriak erakusten dituen bideo bat jarri da ikusgai.
Batzuk GNOME baino hobeagoa dela diote, beste batzuk berriz alderantzizkoa. Baina, azken finean, erabiltzaile bakoitzaren esku gelditzen denez mahaigain onena zein den erabakitzea, egokiena bakoitzak bere ordenagailuan KDE instalatu eta probatzea da