Eusko Jaurlaritza Microsoft-ekin ezkonduta
Idazlea dooteo   
2009/08/07

[Zabaldu.com gunean irakurrita]: "EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!"

PSOE oposizioan zegoenean, Idoia Mendiak behin baino gehiagotan galdetu zuen software lbrearen egoera Euskal Herriko arlo desberdinetan, eta galderen arabera bazirudien soft librearen aldekoak zirela.

Orain ordea, honako PDFan ikus daitekeenez, eta Zabaldu.com guneko albisteak dioen bezala, bete beharreko eskakizunetariko bat sistema eragilea  Windows XP Profesional izatea da. Gainera, PDFan azpimarratzen denez: emango diren 20.000 ekipoetatik 18.500ek Microsoft Office Standard eta Microsoft One Note lizentziekin egon behar dute. 

 http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/contratacion/su_28_09/eu_su_28_09/adjuntos/SU-28-09%20PBT%20LOTE%201.pdf

Gauden bezala krisi garaian, eta oraindik ere lizentzietan dirutza ordaintzen jarraitzen du EJGVek. Noizko benetako apostua software librearen alde?


 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
Lamborghini Gallardo eta Inkscape
Idazlea dooteo   
2009/08/06

 Inkscape aplikazioarekin Lamborghini Gallardo bat nola sortzen den erakusten duen bideoa da honakoa:

Bideo hau lantzeko Python-eko svgbuild.py script-a erabili da. Ikaragarria, ein?

Albiste honetaz gain, esteken atalean Inkscape buruzko tutoretzak dituen webgune bat ere gehitu da. On dagizuela!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
KDE 4.3 argitalpen ofizialaren bideoa
Idazlea dooteo   
2009/08/05

Duela ordu gutxi batzuk Youtuben KDE mahaigainaren 4.3 bertsioari dagokion ezaugarriak erakusten dituen bideo bat jarri da ikusgai.

Batzuk GNOME baino hobeagoa dela diote, beste batzuk berriz alderantzizkoa. Baina, azken finean, erabiltzaile bakoitzaren esku gelditzen denez mahaigain onena zein den erabakitzea, egokiena bakoitzak bere ordenagailuan KDE instalatu eta probatzea da Tongue out

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 9 - 12 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU