Nolan konfiguratu Atheros AR242.x wifia Debianen
Idazlea dooteo   
2009/04/02
Hainbeste izerdi botarazten nauen polikiroldegiko Alaia monitoreak bere ordenagailu eramangarria ekarri dit GNU/Linux instalatzeko. Batizpat Windows Vista sistemak arazoak ematen ari zaizkiolako, eta bestetik Linux sistema eragilea probatzeak beldurrik ez diolako ematen! Eutsi horri Alaia!!

Beraz, aurrez zituen datuen babeskopia egin ostean, Euslinux 2009 banaketa instalatu eta guztia ongi dago haririk gabeko sarea izan ezik. Wifia konfiguratzeko honako urratsak landu ditut:

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
GNOME 2.26 bertsioa kaleratua
Idazlea dooteo   
2009/03/26
GNOME mahaigainaren 2.26 bertsioa kaleratu da. Bertsio honek hainbat berrikuntza ditu, horien artean:

Nahiz eta GNOMEren aurreko bertsioetan CD eta DVDak grabatzeko modu erraza eduki, oraingoan diskoak grabatzeko funtzionalitatea hedatu  da Brasero aplikazioan.

WevDAV, HTTP eta Bluetooth bidez fitxategi pertsonalak partekatzeko aukera eskaintzen du fitxategi-kudeatzailearentzako plugin bat erabiliz.

Evolution posta-bezeroak eta talde-lanerako (groupware) suiteak bi eginbide garrantzitsu jaso ditu Microsoft Windows sistematik GNOMEra migratzen laguntzeko. Aurrenekoa Microsoft Outlook-en karpeta pertsonalak (PST fitxategiak) zuzenean inporta daitezke Evolution-era. Horrela Posta, kontaktuak, hitzorduak, atazak eta egunkarien sarrerak onartzen dira. Bestalde, Microsoft Exchange-ren MAPIaren protokoloa onartzen du. Orainarte, Evolution-ek Exchange-ren SOAP bidez soilik konektatzen zen, baina protokolo hau ez dago Exchange zerbitzri guztietan erabilgarri. Eginbide berri honekin Evolution-en Exchange zerbitzariekin duen integrazioa hobetzen da.

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
Eusko Jaurlaritzak eta beste batzuk Microsoft saritu dute
Idazlea marcos   
2009/03/03
Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, Galiziako Xuntak eta Balear uhartetako Govern-ak Microsoft saritu dute hizkuntzen aniztasuna sustatzeagatik, hemen ikus daitekenaren arabera.

Iruzkinak (2)

Gehiago...
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 29 - 32 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU