KDE euskaraz eta bere etorkizuna
Idazlea Ander Elortondo   
2008/12/15
Image

Bertsiotik bertsiora euskaratze maila larriki jaisten ari da. Posta zerrendan ez da inolako mezurik zabaltzen eta badirudi euskal komunitaterik ez dagoela KDEri dagokionez. Horrela dela uste duzu?Image

Iruzkinak (1)

Gehiago...
 
Laguntza eskaera OOo QA probak egiteko
Idazlea dooteo   
2008/11/14

Jakingo duzuenez, euskarazko fitxategiak openoffice.org proiektura bidali arren, hauek ez dute konpilaziorik egin. Zergati nagusia QA (Quality Assurance, edo kalitatea ziurtatzea) ataleko probak egin gabe daudelako da.

Zer dira QA ataleko probak? OOo-ren itzulpen eta hizkuntza batean zein portaera duen ikustea. Probak OOo-ko osagai desberdinetan lantzen dira, adib: Writer, Calc, e.a. Proba horiek hainbat sistema eragiletan egin behar dira: Debian, Fedora (edo RPM paketea darabilen Mandriva edo Suse), MacOS eta Windows sistemetan (burutu nituen euskarazko OOo 3.0 bertsioa sistema horientzako prestatuta daudelako).


Proba guzti horiek arestian aipatutako sistemetan egitea niretzako lan astunegia da (ezin diet hainbeste denbora eskaini proba horiei, beste gauza asko ere egiteko ditudalako).

Laburtzeko, mezu honen helburua laguntzaile talde bat osatzea da QA ataleko probak egiteko, eta emaitzak OOora bidaltzeko. Nire ustez egokiena sistema bakoitzeko gutxienez 2 lagun egotea da probak egiteko: 2 x Debian, 2 x Fedora, 2 x MacOS, 2  x Windows. Guztira 8 bat laguntzaile beharko nituzke. Behin QA taldea osatuta dugula, probak probak egiten hasiko ginateke.

 Elkarrekin komunikatzeko users non eu puntu openoffice puntu org posta-zerrenda  erabil dezakegu. Laguntzeko prest bazaude, bidali mezu bat zein sistema eragilean probak egitea nahi duzun azalduz.

 Aldez aurretik mila esker laguntzagatik, eta OOoaintxearte!

Oharra: posta-zerrendan harpidetzeko joan honako helbidera:

http://eu.openoffice.org/postazerrenda/index.html

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Sinadura: PDFak digitalki sinatzea Linux-en
Idazlea dooteo   
2008/11/12

[diariolinux.com gunean irakurrita]: software librearen arloan lana egiten duten Irontec eta Zylk enpresek Sinadura aplikazioa argitaratu eta bere kodearen iturburua askatu dute. Sinadura aplikazioak Java darabil, eta PDF fitxategiak digitalki sinatzeko aukera eskaintzen du Izenpe, FNMT edo DNIe bezalako ziurtagiri digitalak erabiliz. Garapen hau ESLE (Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak) eta SPRI ren KZLankidetza programari esker sustatu da.

Antza denez, mahaigaineko aurreneko  PDFak sinatzeko aplikazio librea omen da. Sinadura aplikazioaren interfazea eleanitza da, eta unean euskara, ingelesa eta gaztelera hizkuntzetara itzulita dago.

Laster batean Sinadura aplikazioaren aurkezpen ofiziala Bruselasen egingo den arren, jadanik webgunea prest dago.

Aplikazio hau nola instalatu eta erabiltzen den buruzko informazio gehiago irakur daiteke honako esteketan:

EuskalGNUtik eskerrak eman nahi dizkiegu Irontec eta Zylk enpresei burututako lanarengatik, zorionak!

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 37 - 40 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU