Albisteak bideoekin argitaratu EuskalGNUn PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/07/17

Orain arte ezinezkoa zen EuskalGNUko webgunean bideoak txertatzea albiste baten barruan. Bada garaia beraz EuskalGNUn ere bideoak ikusteko aukera izatea. Horretarako Joomla-ko (edukiak kudeatzeko sistema) AllVideos izeneko gehigarria instalatu da.

Albiste berri bat editatzean, testuaz gain beste lerro bat idatzi behar da bideoa albistean txertatzeko. Adibidez, demagun GNOME 3 buruzko bideo dotore bat aurkitu dela YouTube gunean eta albistea edertzeko erabiltzea nahi dela. Bideoa honako estekan badago: http://www.youtube.com/watch?v=lsZvwyxJ9vk eta bere tamaina 425x344 bada, idazten ari garen albstean honako lerroa idatzi:

{ youtube}lsZvwyxJ9vk|425|344{ /youtube}

Oharra: arestiko lerroan, zuriuneak sartu dira lerroaren edukia ikusteko, baina benetako albiste batean bideoa agertzeko  ezin du zuriunerik egon.

 

Bestalde, gehigarri honek Interneteko formatu gehienak onartzen dituen arren, tamalez oraindik ez du Ogg formatuaren euskarririk garatuta. Honako formatuak onartzen ditu: flv, swf, mov, mp4, wmv, wma, mp3, 3gp, divx.

Lerroaren sintaxia: {formatua/hornitzailea}fitxategia{/formatua/hornitzailea}. Beste sintaxi hau ere erabil dezakezu: {formatua/hornitzailea}fitxategia|zabalera|altuera{/formatua/hornitzailea}

Adibide batzuk (gogoratu zuriunerik ez uztea): 

{ youtube}rKcLp33QgFg{ /youtube}, { flv}batman_darknight{ /flv} edo { mp3}itoiz_alkolea{ /mp3}




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU