EuskalGNU | L10N KDE Proiektua | GUI estatistikak |
K Desktop Environment
/ KDEuskaraz Proiektua

KDEuskaraz Proiektua
Egitasmoak
Itzulpenak instalatu
Nola itzuli
Nola lagundu
Proiektuaren egoera
Pantaila argazkiak
Errudunen txokoa
Itzulpen memoriak
Kubuntu 8.10

KDEuskaraz

Zer da KDEuskaraz Proiektua?


Proiektu hau K Desktop Enviroment (K iDazmahai ingurunEa) euskarara itzultzeko saiakera bat da. KDE leiho kudeatzailea izateaz gain hainbat ezaugarri ditu, gaur egungo leiho kudeatzaileen artean aproposena bihurtzen dena. Egonkortasun aldetik ez du arazo larririk dagoeneko 3.1 bertsiotan baitago eta oinarrizko programak nahiko testatuak daudelako. Funtzionalitate aldetik leiho kudetzaile batek eskeini lezake baino gehiago eskuratzen du: itxura erakargarria eta aldagarria (temen bitartez), idazmahai bat baino gehiago, portamoldeak pertsonalizatzeko era ugari eta errazak, bakoitzak nahi bezain eroso lan egin dezan, dispositiboak konfiguratzeko front-end errazak... Gainera oso erabilgarria da ezagutza handirik ez duen jenderako bideratu zutelako.

KDE Linuxen filosofia oinarritua sortu zen baina Unix antzeko ia sistema guztietan ibil daiteke (X11 plataforma onartzen duten sistema eragile guztietan bederen).

GPL lizentziapean dago. Honekin gure lana gurea dela ziurtatze dugu eta, baita ere, enpresa bakar batek ezin duela gure lana sal edo ezin duela gure lana har berak egiten duena GPL ez bada. Gainera nahiz eta hemendik aitzina lizentzia aldatu orain arte egin dena GPL izaten segituko litzateke, gura lana bezala eta mundu osoari irekia litzateke.

Honek guztiak zera eskeintzen digu:

  • Ongi garatua deagoen sistema batean lan egitea, arazoak ekiditzen.
  • Etorkizunaz beteko proiektuan laguntzea, gure lana alferrik ez dadin eta denboran jarraitasuna ziurtatzen dugu.

Proiektu honetan nahi duenak parte har dezake, pertsonek nahiz erakundeek. GUG-ei (GNU Users Groups, GNU Erabiltzaileen Taldeak) dei berezia egiten zaie, bere komunitatea proiektu honetan lan egiteko bultza dezaten. Euskara menperatzen duen jendeari bereziki eskatu nahiko genioke gurekin lan egiteko.

Hasiera batean proiektu honek "KDE-eu"-ren ofizialtasuna lortu nahi du. Honek erran nahi du, KDE-k hurrengo bertsioetan, berez, euskara onartuko lukeela. Hau lortzeko ez da dena itzuli behar, oinarrizkoa bakarrik. Ofizialtasuna lortu ondoren gure lana jendeak gehiago erabiltzen dituen programak itzultzera bideratuko genuke eta hurrengo pausua programa horien dokumentazioa itzultzea litzateke.

Dena den KDEuskaraz Proiektuak ahal duena eginen du beti bertze GNU programak euskaratzen ari den jende edo erakunde guztiekin elkarrekin lan egiteko eta harremanak sendo eta emankorrak izateko, guztien onurarako den neurrian eta beti bere laguntza eskeiniko die ahal duen neurrian.

Itzultzeko lanak burutatzeko GNU filosofia hartzen dugu. Boluntarioetan oinarrituko gara baina ez diegu ezetz erranen bertze laguntza motei. Gure ustez hau lor dezakegu GNU munduan proiektu anitzetan egin den bezala, guztien kolaborazio eta laguntzarekin.