Audacious eta Audacious-plugin euskaratuta PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/04/25

Euslinux 2009 proiekturako euskaratu nuen Audacious musika erreproduzigailuaren fitxategia igaro den Aste Santuak baino lehenago bidali nien garatzaileei. Aste Santuetan berriz, oporretan nengoela... Audacious-en pluginen (audacious-plugins) mezuak euskaratu nituen (baita beste aplikazio bat eguneratu ere, baina oraindik zalantza batzuk finkatu beharrean nagoenez ez dut horri buruz hitzegingo ;P), eta gaur goizean bidali diot Tony-ri (arduradunetariko bat) Audacious-en iturburuan sartzeko asmoarekin.

Audacious-en kaptura

Bidalitako fitxategiak hasiera batean oraindik kaleratu gabe dagoen Audacious-en 2.0 bertsioarentzako daude prestatuta. Beraz, espero dut epe laburrean GNU/Linux-eko banaketa guztietan erabilgarri egotea euskarazko bertsioa :)




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU