Bideoak deskargatu
Dokumentuak deskargatu
KDE mahaigainaren POak
OpenOffice.org deskargatu
POak deskargatu
Podcast-ak
 
Atal honetan hainbat gauza deskargatzeko aurkituko dituzu. Dokumentuak, aplikazioak, PO fitxategiak, eta abar. Erabili orrialdearen ezkerrean dauden estekak (irudi formakoak) azpiatal bakoitzera joateko.
 
2008-10-16
EIREk antolatutako Web 2.0ko tresnak unibertsitate-testuen ekoizpenerako hitzaldian (beste gauza batzuen artean) lizentzia libreei buruz hitz egin da. Hitzaldi horri dagokion aurkezpen dokumentua eskuragarri jarri da Dokumentuen sailan: EIRE_20081016.odp izenarekin.
 
2008-06-03
OpenOffice.org 3.0 aplikazioaren SDF fitxategiak eguneratu egin dira, zuzenketak landu ondoren eta 3.0 bertsioaren Beta prestatzeko GSI_dev300_m15 fitxategia jarri dugu eskuragarri. GSI_eu.sdf fitxategia beti eguneratutako azken fitxategiaren berdina izango da.
 
2008-05-27
2006. urtean egindako EuskalPodak entzungai jarri ditugu Podcastak atalean. :-)
 
2008-05-27
GNU/Linux sistema eragilearen (eta bereziki GNOME mahaigainaren) bideo-tutoretzak jarri ditugu eskuragarri Bideoak izeneko atalean.
 
2008-04-16
Debian GNU/Linux banaketako Synaptic pakete-kudeatzailearen 0.61 bertsioari dagokion PO fitxategia jarri dugu eskuragarri.
 
2008-04-09
POen atalean Cinelerra aplikazioaren PO fitxategia jarri dugu eskuragarri. Cinelerraren eskuliburua berriz Dokumentuak atalean jarri dugu.
 
2008-03-26
POen atalean OpenOffice.org 3.0 bertsioari dagokien euskaratutako fitxategia eskuragarri jarri dugu. OOo 3.0 oraindik Beta egoeran dago, eta urtarrilerarte hizkuntzen fitxategiak OOo proiektura ez direnez bidaliko, artxibo hau babeskopia gisa utzi da zerbitzari honetan.
 
2008-03-13
POen atalean GNOME 2.22 bertsioari dagozkion euskaratutako fitxategiak artxibo batean eskuragarri jarri dugu. Horretaz gain, Inkscape 0.46 bertsioari dagokion euskaraketa ere hor duzue : )
Oharra: orrialde hau Epiphany, Firefox, eta Konqueror web arakatzaileentzako prestatuta dago.