Euslinux 2009 erabilgarri PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/02/09

Pasa den astean Euslinux 2009 proiektua aurkeztu zen. Euslinux 2009 proiektua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako proiektua da. Software librearen lokalizazioa euskaratu eta hori erabiltzaileei eskuragarri jartzeaz gain, euskara eta teknologien arteko harremana sendotzeko helburua du, eta, bide batez, teknologien garapenak dakarren terminologia berria euskara hizkuntzan finkatu eta oinarri gisa ezartzea.

euslinux2009

Helburu hori lortzeko GNU/Linux sistema eragileko GNOME mahaigaineko aplikazio gehiago euskaratu dira uneko proiektuan. HPSk sustatutako aurreko proiektuetan OpenOffice.org (bulegotikako suitea), Gimp (irudi eta argazkiak eraldatzeko aplikazioa), Scribus (aldizkarien maketazioa), Totem (multimediako erreproduzitzailea), Evolution (posta-bezeroa) eta beste hainbat aplikazio euskaratu baziren, oraingoan bestelako aplikazio batzuk euskaratzeaz gain laguntzak ere euskaratu dira. Guztira 400.000 hitzinguru euskaratu dira.

 Euslinux 2009 proiektuan itzuli diren aplikazioen artean honakoak azpimarra daitezke: Gnumeric (kalkulu-orria), Balsa (posta-bezero arina), Anjuta, Glade eta Alleyoop (aplikazioak programatzeko tresnak), Seahorse (pasahitzak kudeatzeko lanabesa), Brasero (CD/DVDak grabatzeko aplikazioa), Banshee (musika-erreproduzitzailea),jokoak eta abar. Horretaz gain,
Evolution, Epiphany, Totem eta bestelako aplikazio batzuen laguntzak ere itzuli dira.

euslinux atzeko planoa

 Unean aurkezten den Euslinux 2009  banaketa Debian GNU/Linux Lenny banaketan dago oinarrituta, eta honakoa da biak bereizten dituen ezaugarri nagusia: Euslinux-ek proiektuan zehar burututako euskaraketak ditu aplikazioetan barneratuta. Adibidez, Debian banaketan instala daitekeen Regexxer bilaketa-tresna Euslinux banaketan soilik dago euskaratuta. Etorkizunean proiektu honetan euskaratu diren fitxategiak beste banaketa guztietan egongo dira erabilgarri, hau da euskarazko fitxategiak dagozkien Interneteko biltegietara igoko dira GNU/Linux-eko banaketa desberdinetan ere erabilgarri egoteko.

Banaketa honek dituen aplikazioen artean honakoak daude erabilgarri:

Scribus - aldizkariak maketatzea.
OpenOffice.org 3.0 - bulegotikako suitea.
Gimp - irudiak eta argazkiak eraldatzea.
Inkscape - marrazketa bektoriala.
F-spot - argazkien albuma kudeatzea.
Gnumeric - kalkulu-orria.
Planner - proiektuen kudeaketa.
Dia - diagramak sortzea.
Evolution - posta-bezeroa.
Balsa - posta-bezero arina.
Ekiga - Interneteko telefonia.
Gcompris - haurrentzako suite hezigarria.
GNOMEko jokoak                           
Firestarter - suebakia konfiguratzea.  
Hiztegia - Interneteko hiztegia.   
Seahorse - pasahitzen kudeaketa.   
Epiphany - web-arakatzailea.
aMule - P2P bezeroa.   
Evince - PDF ikustailea.   
Anjuta - garapen-ingurune integratua.   
Alleyoop - memoriaren analizatzailea.   
Bluefish - HTML editorea.
Glade - interfaze-diseinatzailea.        
Regexxer - adierazpen erregularrak.      
Audacious - musika-erreproduzitzailea.   
Totem - multimedia-erreproduzitzailea.
Sound-juicer - Audio CD erauzlea.
Banshee - musika-erreproduzitzailea.
Brasero - CD/DVD grabatzailea.
Kino - bideoen editorea.
eta gehiago...

euslinux 2009 laguntza

 Euslinux 2009 banaketa euskadi.net webguneko "Euskarazko softwarea deskargatzea" ataletik eskuratu ahal izango da [1]. Proiektu honetan euskaraketa lanetan Elhuyar eta UZEI aritu dira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza arduratu da gainbegiraketaz, Zundanek arlo teknikoa jorratu du eta EJIEk burutu ditu koordinazio-lanak.

 [1]  http://www.euskara.euskadi.net




  Iruzkinak (2)
Euslinux 2009 erabilgarri
Idazlea: marcos, data: 2009-02-10 23:04
zorionak dooteo egindako lanarengatik!!!!
Lan bikaina
Idazlea: juanan, data: 2009-02-10 23:45
Beno, ba nire eramangarrian instalatuko dut; Ubuntu 8.04 neukan eta 8.10era pasa behar nintzenez, ba orain eskaini diguzun aukerarekin geratuko naiz :-) Lan bikaina, zorionak!

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU