Albiste bat argitaratu EuskalGNUn PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/07/14

EuskalGNU elkarteko webgunean albiste bat idatzi eta argitaratzeko honako urratsak landu behar dira.

Hasi saioa dagokizun erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin. EuskalGNUn harpidetu gabe egonez gero, harpidetu zaitez eta eskatu ezaiozu sistemako administratzaileari artikuluak idazteko baimena zuri ere emateko.

Erabiltzailearen menuan 'Bidali albistea' aukeran klik egin. Ondoren, orrialde berri bat agertuko zaizu. Orrialde horretan hautatu kategoria (Nolan, Albisteak, e.a.), idatzi albistearen titulua eta albistea bera.

Albistea bi zatitan egon daiteke: sarrerako testua (derrigorrezkoa da), eta testu nagusia (aukerakoa). Sarrerako testua albisteak agertzen diren orrialdean egoten da bistaratuta. Testu nagusia ordea ezkutuan dago, eta hura irakurtzeko erabiltzeil batek 'Irakurri gehiago' estekan egin beharko du klik.

Behin testu guztia idatzitakoan, gorde artikulua 'Submit News' izeneko botoian klik eginez. Gero, artikulua dagoen kategorira joan (Nolan edo Albisteak atalera) eta editatu berriro idatzitako artikulua.

Artikuluaren beheko aldean hiru fitxa aurkitzen dira. Egin klik 'Argitaratu' izeneko fitxan.

Artikulua argitaratzea

 'Egoera' eremuan hautatu 'Argitaratua', eta 'Hasierako orrian erakutsi' kontrol-koadroa ere aktibatu.

Amaitzeko gorde artikulua Cool




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU