Eusko Jaurlaritza Microsoft-ekin ezkonduta PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/08/07

[Zabaldu.com gunean irakurrita]: "EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!"

PSOE oposizioan zegoenean, Idoia Mendiak behin baino gehiagotan galdetu zuen software lbrearen egoera Euskal Herriko arlo desberdinetan, eta galderen arabera bazirudien soft librearen aldekoak zirela.

Orain ordea, honako PDFan ikus daitekeenez, eta Zabaldu.com guneko albisteak dioen bezala, bete beharreko eskakizunetariko bat sistema eragilea  Windows XP Profesional izatea da. Gainera, PDFan azpimarratzen denez: emango diren 20.000 ekipoetatik 18.500ek Microsoft Office Standard eta Microsoft One Note lizentziekin egon behar dute. 

 http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/contratacion/su_28_09/eu_su_28_09/adjuntos/SU-28-09%20PBT%20LOTE%201.pdf

Gauden bezala krisi garaian, eta oraindik ere lizentzietan dirutza ordaintzen jarraitzen du EJGVek. Noizko benetako apostua software librearen alde?


 

Bestalde, eta albiste honekin zerikusirik izan ez arren kozkorrak ukitzeko balio dezakeelakoan, BOPV (euskal herriko boletin ofiziala) klik egitean

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/bopv2/datos/2009/07/0900000a.pdf

, orrialdea ez dagoela jakinarazi nahi duen errorea Alemanez agertzen da. Ikus honako irudia:

EJGV alemanieraz

Esperantoz noiz??!




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU