Nolan: terminaleko 'biip' soinua kendu PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/01/21


Duela hilabete dexente, Bartzelonan Chessy-rekin nengoela OpenOffice.org-eko hitzaldietan, DiarioLinux -eko akerrak argitu zidan kontsola bateko soinua nola kendu. Gero, denbora joan ahala, ahaztu zitzaidan nola egiten zen (parrandak alde batera utzi beharko ote ditut?).

Gaur gauean, Zarautz-ko Morgan tabernan OpenOffice.org-en euskaraketa eguneratzen ari naizela bertako nagusiak zarata/soinu hori zer den galdetu dit, eta terminal bati buruzko gauza sakonak azaltzea baino nahiago izan dut soinua kentzea. Interneten begiratu dut eta hona hemen emaitza:

Terminalean exekutatu honako komandoa:

$ xset -b

Eta kitto! Honela ez dut tabernako musika etengo ordenagailuaren soinuekin :)

GNOME mahaigaina erabiltzen bada, Sistema -> Hobespenak -> Soinua menura joanez, soinuen elkarrizketa-koadroa bistaratuko da. Bertan Sistemaren kanpaia izeneko fitxara joan eta desgaitu 'Gaitu sistemaren kanpaia' kontrol-koadroa. Honela, GNOME erabiltzean ez da soinu hori gehiago entzungo.

 Berriro entzungai jartzeko, arestiko kontrol-koadroa gaitu.




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU