Nolan: tarteko VFAT disko partizioa prestatzea PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/02/02

Demagun ordenagailu bateko disko partizio batean Microsoft Windows sistema instalatuta dagoela, eta Debian GNU/Linux banaketa instalatzean tarteko partizio bat sortu dela. Tarteko partizio hau bai GNU/Linux bai Windows sistematik idazteko eta irakurtzeko erabiliko da.

 Oharra: Debian instalazioaren diskoen partizioak sortzeko orduan, tarteko partizio bat sortu ondoren fitxategi-sistema hautatzean 'ez erabili orain' aukeratu behar dela (une horretan ez erabili VFAT motako fitxategi-sistema, hori instalazioa amaitu ondoren landuko baita).

Behin Debian instalatuta dagoela, ireki terminal bat supererabiltzaile (root) gisa:

$ su -
(sartu supererabiltzailearen pasahitza)

Instalatu partizioa VFAT formatuan sortzeko behar diren tresnen paketea:
# apt-get install dosfstools

Partizioaren fitxategi-sistema aldatu, fdisk tresna erabiliz. Aurrenik diskoen partizioak zerrendatu:

# fdisk -l

Disk /dev/sda: 250.0 GB, 250058268160 bytes
255 heads, 63 sectors/track, 30401 cylinders
Units = cylinders of 16065 * 512 = 8225280 bytes
Disk identifier: 0x16141614

   Device Boot      Start         End      Blocks   Id  System
/dev/sda1   *           1        6374    51199123+   7  HPFS/NTFS
/dev/sda2            6375       16100    78124095   83  Linux
/dev/sda3           16101       30361   114551482+   5  Extended
/dev/sda5           16101       16951     6835626   83  Linux
/dev/sda6           16952       17316     2931831   82  Linux swap / Solaris
/dev/sda7           17317       30361   104783931   83  Linux


Kasu honetan disko gogor bakarra dago, /dev/sda, eta tarteko partizioa /dev/sda2 izango da. Orain diskoko /dev/sda2 partizioaren fitxategi-sistema aldatzeko berriro fdisk tresna erabiliko da:

# fdisk /dev/sda

Sartu 'p' komandoa uneko partizioak zerrendatzeko
Command (m for help): p

   Device Boot      Start         End      Blocks   Id  System
/dev/sda1   *           1        6374    51199123+   7  HPFS/NTFS
/dev/sda2            6375       16100    78124095   83  Linux
/dev/sda3           16101       30361   114551482+   5  Extended
/dev/sda5           16101       16951     6835626   83  Linux
/dev/sda6           16952       17316     2931831   82  Linux swap / Solaris
/dev/sda7           17317       30361   104783931   83  Linux


/dev/sda2 partizioaren fitxategi-sistema aldatzeko sakatu 't' eta Sartu teklak

Command (m for help): t

Zein partizio aldatu behar den zehaztu behar da. Kasu honetan, partizio-zenbakia 2 (/dev/sda2) izango da:
Partition number (1-7): 2

Partizioak VFAT fitxategi-sistema mota ezartzeko sakatu 'c' eta Sartu teklak

Hex code (type L to list codes): c
Changed system type of partition 2 to c (W95 FAT32 (LBA))

Orain partizioak zerrendatuko ditugu gauzak ongi egin ditugula ziurtatzeko (sakatu 'p' eta Sartu teklak):

Command (m for help): p

 Device Boot      Start         End      Blocks   Id  System
/dev/sda1   *           1        6374    51199123+   7  HPFS/NTFS
/dev/sda2            6375       16100    78124095    c  W95 FAT32 (LBA)
/dev/sda3           16101       30361   114551482+   5  Extended
/dev/sda5           16101       16951     6835626   83  Linux
/dev/sda6           16952       17316     2931831   82  Linux swap / Solaris
/dev/sda7           17317       30361   104783931   83  Linux


Oharra: orain arte landutako aldaketak ez dira disko gogorrean aplikatu. Gaineko zerrendan ikus dezakegunez /dev/sda2 partizioa 'W95 FAT32 (LBA)' sistemarekin ezarri dugunez, gauzak ongi egin ditugula ziurtatu gara.

Egindako aldaketak diskoan aplikatzeko sakatu 'w' eta Sartu teklak:

Command (m for help): w
The partition table has been altered!
(...)

fdisk tresna amaitu da.
#

Diskoko /dev/sda2 partizioa VFAT fitxategi-sistema eduki arren, oraindik ez zaio formatu egokia eman. Horretarako, arestian instalatu dugun dosfstools paketeko mkfs.vfat tresna erabiliko da:

# mkfs.vfat /dev/sda2

/dev/sda2 partizioari eman zaio VFAT fitxategi-sistemako formatua. Zein da landu behar den hurrengo urratsa?

Disko partizio hau (/dev/sda2) muntatzeko direktorio bat sortzea eta GNU/Linux sistema abiatzean automatikoki muntatzeko erabiltzen den /etc/fstab fitxategian konfiguratzea.

Nik erroko direktorioan sortu ohi dut 'tartekoa' izeneko direktorioa, baina agian egokiagoa izango litzateke /mnt direktoriopean sortzea

# mkdir /tartekoa

Bestela, /mnt direktoriopean sortzeko exekutatu honako komandoa:

# mkdir /mnt/tartekoa


Orain /etc/fstab fitxategia konfiguratu behar da:

# nano /etc/fstab

# /etc/fstab: static file system information.
#
# <file system> <mount point>   <type>  <options>       <dump>  <pass>
proc            /proc           proc    defaults        0       0
/dev/sda5       /               ext3    errors=remount-ro 0       1
/dev/sda7       /home           ext3    defaults        0       2
/dev/sda6       none            swap    sw              0       0
/dev/scd1       /media/cdrom0   udf,iso9660 user,noauto     0       0
/dev/scd0       /media/cdrom1   udf,iso9660 user,noauto     0       0


Beste lerro bat gehituko diogu fitxategiari:

/dev/sda2       /tartekoa       vfat    defaults,utf8,gid=46,umask=007 0 0

aurreko urratsean /mnt/tartekoa direktorioa sortu bada

/dev/sda2       /mnt/tartekoa       vfat    defaults,utf8,gid=46,umask=007 0 0

/etc/fstab fitxategia honela geldituko da:

 # /etc/fstab: static file system information.
#
# <file system> <mount point>   <type>  <options>       <dump>  <pass>
proc            /proc           proc    defaults        0       0
/dev/sda5       /               ext3    errors=remount-ro 0       1
/dev/sda7       /home           ext3    defaults        0       2
/dev/sda6       none            swap    sw              0       0
/dev/scd1       /media/cdrom0   udf,iso9660 user,noauto     0       0
/dev/scd0       /media/cdrom1   udf,iso9660 user,noauto     0       0
/dev/sda2       /tartekoa       vfat    defaults,utf8,gid=46,umask=007 0 0

Orain sakatu Ktrl+x teklak, eta aldaketak gorde (euskarazko nano editorean 'b' tekla sakatu)

nano editoretik irten gara. Ordenagailua berrabiarazitakoan tarteko partizioa GNOMEko mahaigainean erabilgarri agertuko zaigu, eta bertan sortzen edo kopiatzen diren dokumentu eta fitxategiak bai GNU/Linux bai Windows sistemetan eskuragarri egongo dira.




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU