Nolan: berrezarri supererabiltzailearen pasahitza PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/09/11
Duela hilabete batzuk lagun bati (kaixo Jone!) bere ordenagailu eramangarrian Debian GNU/Linux banaketa instalatu nion, eta sistema instalatzean sortu nituen  supererabiltzailearen eta erabiltzaile arruntaren pasahitzak idatzi nizkion txartel batean. Orain ordea, badirudi txartel hori galduta dagoela, eta Jone ez da supererabiltzailearen pasahitzarekin gogoratzen.

Zer egin dezakegu supererabiltzailearen pasahitza berrezartzeko?

Honako urratsak jarraituz pasahitz zaharra ezabatu eta pasahitz berria zehaz dezakegu.

1.- Sartu Necromantus edo Ubuntu bezalako LiveCD bat ordenagailuan eta berrabiarazi. Ager daitezkeen aukeren artean ez hautatu GNU/Linux berriro instalatzea, baizik eta lan guztia CDtik (edo DVDtik) egitea.

Behin GNU/Linux sistema abiarazi denean, ireki kontsola edo terminal bat. Necromantusen kasuan kontsola supererabiltzailearen denez 2. urratsera joan gaitezke.

Ubunturen kasuan erabiltzaile arruntari dagokion terminala irekitakoan, landu honako komandoa:

$ sudo bash
(ez da pasahitzik behar)

#

2.- Orain (supererabiltzaile gisa kontsola edo terminal bat dugula) disko gogorreko partizioak ikusiko ditugu:

# fdisk -l

Disk /dev/sda: 250.0 GB, 250058268160 bytes
255 heads, 63 sectors/track, 30401 cylinders
Units = cylinders of 16065 * 512 = 8225280 bytes
Disk identifier: 0x1e03298e

   Gailua Boot      Start         End      Blocks   Id  System
/dev/sda1   *           1        1500    12048718+  83  Linux
/dev/sda2            1501        1750     2008125   82  Linux swap / Solaris
/dev/sda3            1751       30401   230139157+  83  Linux


Partizioen arestiko zerrendak zera adierazten du: /dev/sda1 partizioa GNU/Linux sistemako erroa dela, sda2 trukatzeko swap partizioa dela, eta sda3 erabiltzaileen karpeta nagusiak egongo diren /home direktorioari dagokion partizioa dela.

3.- Guzti hau buruan edukiz, sda1 muntatuko dugu:

# mount /dev/sda1 /mnt

4.- Joan gaitezen /mnt direktoriora eta ziurtatu gaitezen erroa muntatu dugula


# cd /mnt; ls

bin    etc       initrd.img.old  mnt     sbin      tmp       vmlinuz.old
boot   home       lib           opt     selinux  usr
cdrom             lost+found       proc  srv      var
dev    initrd.img  media       root  sys      vmlinuz

 5.- Editatu dezagun etc/passwd fitxategia:

# nano etc/passwd

Normalean aurreneko lerroa honen antzekoa izaten da:

root:x:0:0:root:/root:/bin/bash
(...)

Lerro horretako x karakterea ezabatu egingo dugu (karaktere hori kenduz supererabiltzaileari pasahitza kentzen diogu, eta hemendik aurrera ez du pasahitzik beharko sisteman sartzeko)

root::0:0:root:/root:/bin/bash

Gorde fitxategia eta irten editoretik (Ktrl+X irtetzean gordetzeko)


6.- Orain 'chroot' sistema sortu behar dugu. Gogoratu unean erabiltzen ari garen GNU/Linux sistema CD edo DVDkoa dela, eta ez disko gogorrean dagoen sistema. Disko gogorreko sisteman aritzeko:

# chroot ./

Pasahitz zaharra aurreko urrats batean ezabatu dugunez, jar dezagun berria:

# passwd
Enter NEW UNIX password:  (sartu hemen pasahitz berria, adibidez tarmo203)
Retype NEW UNIX password:  (berretsi pasahitz berria, tarmo203 adibidean)

7.- Atera gaitezen disko gogorreko sistematik, CD/DVDko GNU/Linux sistemara itzultzeko:

# Exit


8.- Ordenagailua berrabiarazi, eta supererabiltzailearen pasahitz berria erabil dezakegu:

 # reboot

 

Ta kitto! On dagizuela!




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU