Nolan: 2 soinu-txartel konfiguratu Debian-en PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2007/12/20

Demagun Debian GNU/Linux banaketa instalatuta duen ordenagailu batean bi soinu-txartel daudela, eta biak erabiltzea nahi ditugula. Soinu-txartelak kontrolatzeko ALSA erabiliko dugu.

 Ordenagailuak bi soinu-txartel izatean XMMS aplikazioak batzuetan txartel bat erabiltzen zuen, eta bestetan beste txartela. XMMS aplikazioak beti SounBlaster txartela erabiltzeko aurrenik ALSA kontrolatzailean txartel biak definitu behar dira. 

Behin ALSA kontrolatzailean bi txartelak definitutakoan, XMMS aplikazioko hobespenetan txartel bat erabiltzeko zehaztu, eta hortik aurrera zehaztutako txartela erabiliko du beti XMMSek. 

 


Hasi saioa supererabiltzaile gisa, eta exekutatu honako komandoa:

# alsaconf

Aukeratu zein izan den soinu-txartel nagusia. Nire kasuan SoundBlaster izango da (PCI motako txartela da).

Jarritu konfiguratzailean agertzen diren urrats gutxi horiekin.

Konfigurazioa /etc/modprobe/sound fitxategian gorde.

Kokatu supererabiltzailearen direktorioan, badazpada
# cd

Kopiatu aurreneko soinu-txartelaren konfigurazioa duen fitxategia kokatuta zauden direktorioan:
# cp /etc/modprobe/sound ./

Orain, bigarren soinu-txartela konfiguratuko dugu, berriro 'alsaconf' tresnari deituz:
#alsaconf

Oraingoan beste soinu-txartela hautatu, nire kasuan oinarrizko plakan dagoen iNTEL motakoa da. Eta jarraitu konfiguratzaileko urratsekin amaitu arte, eta konfigurazioko datuak /etc/modprobe/sound fitxategian gorde.

Orain, /etc/modprobe/sound fitxategia gehituko diogu kokatuta zauden direktorioko 'sound' fitxategiari:

# cat /etc/modprobe/sound >> sound

Editatu kokatuta zauden direktorioko 'sound' fitxategia, eta honela jarri

alias snd-card-0 snd-emu10k1
options snd-emu10k1 index=0
alias snd-card-1 snd-intel8x0
options snd-intel8x0 index=1


Gorde eta itxi fitxategia. Kasu honetan snd-emu10k1 SoundBlaster soinu-txartelari dagokio, eta 'index=0' eremuak soinu txartel nagusia izango dela zehazten du.
snd-intel8x0 berriz oinarrizko plakakoa da, eta bigarren mailako txartel gisa ezartzeko 'index=1' bezala ezarri.

Azkenik, kopiatu aldatu berri duzun fitxategia /etc/modprobe/sound fitxategian:

# cp sound /etc/modprobe/sound

Eta berrabiarazi sistema:

# reboot

On dagizula!


  Iruzkinak (1)
2 soinu txartela
Idazlea: marcos, data: 2007-12-22 10:20
Nik duela urte batzuk horrelako zerbait montatu nuen taberna batean. Orduan bi xmms bidez musika nahasi ta dena egin zezaketen, Xmms bakoitzak txartel bana erabiliz.

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU