Nolan: XMMS konpilatu Debian Lenny-n PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/07/12

Debian Lenny GNU/Linux banaketan jadanik ez da Xmms aplikazioa agertzen. Banaketa horretatik kendu egin zuten zaharkituak dauden liburutegi batzuk erabiltzen dituelako. Irakurri izan dudanaren arabera, GNU/Linux-eko beste banaketa askok ere Xmms kendu egin omen dute.

Hala ere, musika erreproduzitzeko aplikazio oso erosoa eta erraza denez, GNU/Linux sisteman instalatzea erabaki dut. Horretarako Xmms-ren iturburuak eskuratu eta konpilatu egin behar da.

Xmms aplikazioa Debian Lenny banaketan nola konpilatzen den jakiteko, jarraitu honako urratsak.

Abiarazi terminal bat eta sortu konpilazioa burutzeko direktorioa (/home/erabiltzailea/src) eta bertan kokatu:

$ cd; mkdir src; cd src

Eskuratu xmms-ren iturburua. Dokumentu hau idaztean www.xmms.org webguneak errore bat ematen du. Hori dela eta, xmms-ren iturburua duen artxiboa terminaletik deskargatuko dugu. Exekutatu honako komandoa:

$ wget http://xmms.org/files/1.2.x/xmms-1.2.11.tar.gz

Xmms liburutegi batzuekin mendekotasunak dituenez, liburutegi hauen garapenerako goiburuak supererabiltzaile gisa instalatu behar direnez, sartu 'root' supererabiltzailearen saioan (terminalean):

$ su -l
(sartu 'root'-i dagokion pasahitza)

#


Orain, instalatu xmms konpilatzeko behar diren paketeak:

# apt-get install  libglib1.2-dev libgtk1.2-dev

Xmms-ek OpenGL, Alsa eta OggVorbis-en pluginak eraibltzeko beste pakete hauek instalatu beharko ditugu baita ere:

# apt-get install libgl1-mesa-dev libasound2-dev libvorbis-dev

Oharra: sistema honetan beste gauza batzuk konpilatzen aritu naizenez, agian beste pakete hau ere instalatu beharko da:

# apt-get install build-essential 

Osagai guztiak instalatuta ditugula, kokatu gaitezen xmms-ren artxiboa dagoen direktorioan:

# cd /home/erabiltzailea/src/

Artxiboa deskonprimitu, eta sortzen den direktorioan kokatu:

# tar xfz xmms-1.2.11.tar.gz
# cd xmms-1.2.11


Has gaitezen konpilazioarekin:

# ./configure --prefix=/usr
# make
# make install


Eta errorerik ez bada gertatu, prest daukagu Xmms erabiltzeko (nahiz eta oraingoz GNOMEko menuan ez agertu).

GNOMEko Sistema -> Hobespenak menuko Menu nagusia elementuan klik egin, eta agertzen den elkarrizketa-koadroan ('Menua' izeneko ezkerreko zutabean) hautatu 'Soinua eta bideoa'. 'Elementua' izeneko eskuineko zutabearen alboan 'Elementu berria' botoian klik egin.

Beste elkarrizketa-koadro bat agertuko da: 'Izena' eremuan 'xmms' idatzi; 'Komandoa' eremuan '/usr/bin/xmms'; 'Iruzkina' eremuan 'Musika erreproduzigailua' (edo nahi duzun beste esaldi adierazgarri bat) idatzi. Elkarrizketa-koadro honen goi-ezkerraldean botoi bat dago ikonoa hautatzeko, egin klik botoi horretan eta hautatu gustoko ikono bat.

Hemendik aurrera, GNOMEko Aplikazioak -> Soinua eta bideoa menuan erabilgarri aurkituko dugu Xmms aplikazioa.




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU