Nolan konfiguratu Atheros AR242.x wifia Debianen PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/04/02
Hainbeste izerdi botarazten nauen polikiroldegiko Alaia monitoreak bere ordenagailu eramangarria ekarri dit GNU/Linux instalatzeko. Batizpat Windows Vista sistemak arazoak ematen ari zaizkiolako, eta bestetik Linux sistema eragilea probatzeak beldurrik ez diolako ematen! Eutsi horri Alaia!!

Beraz, aurrez zituen datuen babeskopia egin ostean, Euslinux 2009 banaketa instalatu eta guztia ongi dago haririk gabeko sarea izan ezik. Wifia konfiguratzeko honako urratsak landu ditut: Aurrenik, zein txartel mota duen ikusteko honako komandoa exekutatu (supererabiltzaile gisa nago terminalean):

# lspci
(...)
06:00.0 Ethernet controller: Atheros Communications Inc. AR242x 802.11abg Wireless PCI Express Adapter (rev 01)


Aurreko lerroak erakusten didanez, haririk gabeko sarearen txartela Atheros AR242.x da.

Euslinux banaketak lehenetsi gisa honako paketeak instalatzen ez dituen arren, gerta daiteke norbaitek instalatuta edukitzea, beraz lehenbizi pakete bikote hau kendu behar da sistematik:

# apt-get --purge remove hostapd madwifi-tools

Eta konpilatzeko beharrezkoak diren paketeak instalatu (Euslinux-ek instalatuta ditu):

# apt-get install build-essential linux-headers-`uname -r`

Gero, honako gunetik
 http://www.mediafire.com/?bzdcbybimy3

artxibo hau deskargatu eta deskonprimitu dut:
  madwifi-hal-0.10.5.6-r3861-20080903.tar.gz

kokatu gaitezen deskonprimituta artxiboaren barruan

# cd /home/erabiltzailea/madwifi-hal-0.10.5.6-r3861-20080903/

eta konpilatu dezagun kontrolatzailea:

# make clean
# make
# make install


Orain, kontrolatzailea instalatuta dagoela, kargatu dezagun modulua:

# modprobe ath_pci

eta editatu /etc/modules fitxategia honako lerroa gehitzeko:

ath_pci

gorde eta itxi fitxategia.

Berrabiarazi sistema, eta kitto! Atheros wifia prest daukagu inguruko haririk gabeko sareak detektatu eta hauetan sarbidetzeko ;)


  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU