Nolan: Giga-byte BIOSak eguneratu GNU/Linux-etik PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/09/05
davehall.com.au gunean artikulu interesgarri bat aurkitu dut [1]: artikulu honek Giga-byte hornitzailearen plaka nagusiko BIOSa GNU/Linux sistema batekin nola egunera daitekeen azaltzen du.
Albiste hau artikuluaren itzulpen azkar bat da.

Oharra: albiste honetan aipatzen diren urratsak kaltegarriak izan daitezke plaka nagusiko BIOSarentzako, eta plaka nagusia honda dezakete. Esandakoa, kontu handiz ibili!

Giga-byte hornitzaileak bere plaka nagusietako BIOSak eguneratzeko eskaintzen dituen softwareak (internetetik eskuragarri) Windows sistemetan funtzionatzen dute soilik. Beraz, erabiltzen ari garen ordenagailuak GNU/Linux sistema besterik ez badu, nola egunera dezakegu plaka?

Aurrenik deskargatu BIOSa eguneratzeko aplikazioa edo firmwarea (demagun gigabyte-fw.exe izenekoa dela), gero kokatu gaitezen deskarga utzi den direktorioan:

$ cd /home/erabiltzailea/Desktop/Deskargak

Deskonprimitu artxiboa (.exe luzapena eduki arren, artxibo hau Windows-eko autoexekutagarria da, rar bidez konprimituta dago)

$ unrar e gigabyte-fw.exe

Orain, kopiatu dezagun firmwarea USB gailu eramangarri edo diskete batean. Desmuntatu bolumena, eta berrabiarazi ordenagailua (USB gailua edo disketea konektatuta dagoela).

$ cp firmware.fw /bide-izena/usb_gailua/

Arestiko komandoan firmware.fw plakako firmwarearen artxiboaren izenagatik ordeztu behar da. Firmwarearen izenak [plaka-modeloa].[ber] formatua du. Adibidez: plakaren modeloa ma79xds5 bada, eta berrikuspena f6 bada, ma79xds5.f6 artxiboa kopiatu.

Ordenagailua berriro abiarazten ari denean, sakatu Ezabatu (Del) tekla BIOSeko ezarpenetan sartzeko. Ondoren, sakatu F8 tekla BIOSeko Flash-ean sartzeko. Bertan, eta firmware bertsioaren arabera, USB gailu batetik BIOSa eguneratzeko aukera eskainiko du, edo bestela diskete batetik.

Hautatu dagokion kasua, eta BIOSa eguenratzen ari den bitartean garrantzitsua da ordenagailua ez itzaltzea (bestela betirako hondatuko baita BIOSa).

Nik neuk ez dut behar izan BIOSa eguneratzerik, baina artikulua interesgarria izan daitekeelakoan idatzi dut.

[1] http://davehall.com.au/blog/dave/2008/05/25/using-gigabyte-bios-updates-linux-boxes




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU