Nolan: HP Scanjet 2400 konfiguratu Debian-en PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/04/04
HP Scanjet 2400 motako eskaner bat dut, eta Debian GNU/Linux sistema eragilea ordenagailuan (testing adarrekoa). Sistemak, instalatu berri dena, ezin du eskaner hau detektatu, eta ondorioz ezin dut Xsane aplikazioarekin irudi edo orrialderik eskaneatu.

Zer egin behar da HP Scanjet 2400 eskanerra Debian sisteman konfiguratzeko?

Aurrenik, erabiltzaile arrunt gisa, joan honako gunera eta bertatik eskuratu HP Scanjet 2400 modeloari dagokion kontrolatzailea:
http://www.elcot.in/linuxdrivers_download.php

Ireki terminal bat supererabiltzaile gisa eta kokatu supererabiltzailearen direktorio nagusian:
# cd

Honako paketeak instalatu:
# apt-get install  sane sane-utils

Sortu direktorio berri bat
# mkdir eskanerra

Kopiatu deskargatutako artxiboa:
# cp /home/erabiltzailea/deskargatutako/karpeta/HP\ Scanjet\ 2400.zip eskanerra/
# cd eskanerra/


Deskonprimitu artxiboa, eta deskonprimitutako karpetara joan:
# unzip HP\ Scanjet\ 2400.zip
# cd HP\ Scanjet\ 2400


Bertan beste artxibo bat aurkitzen da, deskonprimitu hori ere:
#tar xzf 2400rv.tar.gz

Kokatu 2400rv direktorioan:
# cd 2400rv

Beste bi artxibo aurkituko ditugu, deskonprimitu biak:

# tar xfz hp2400.tgz
# tar xfz libsane.tgz


hauek deskonprimitzean 2400rv direktoriopean usr direktorioa sortu denez, kokatu gaitezen bertan:
# cd usr/lib

sane izeneko azpidirektorioko fitxategiak kopiatuko ditugu sistemako liburutegien karpetako sane direktorioan:
# cp -f sane/* /usr/lib/sane/

Begiratu dezagun orain sistemako libsane* fitxategiak nola dauden:
# ls -l /usr/lib/libsa*
-rw-r--r-- 1 root root   891 2008-04-04 12:30 /usr/lib/libsane.la
-rwxr-xr-x 1 root root 71228 2008-04-04 12:32 /usr/lib/libsane.so
-rwxr-xr-x 1 root root 71228 2008-04-04 12:32 /usr/lib/libsane.so.1 -> libsane.so.1.0.19
-rw-r--r-- 1 root root 71228 2008-04-04 12:32 /usr/lib/libsane.so.1.0.19
lrwxrwxrwx 1 root root    18 2008-03-22 13:48 /usr/lib/libsasl2.so.2 -> libsasl2.so.2.0.22
-rw-r--r-- 1 root root 89352 2008-02-18 14:44 /usr/lib/libsasl2.so.2.0.22


Hor ikusten dugu libsane.so.1 fitxateagia esteka sinboliko bat dela, eta ezabatu egingo dugu:
# rm /usr/lib/libsane.so.1

Orain, 2400rv/usr/lib/ direktoriopean dauden liburutegiak kopiatuko ditugu:
# cp -f libsane.* /usr/lib/


Oharra: sistemako ldconfig tresnak libsane.so.1 ez dela esteka bat jakinarazi gaitzakeenez, beste izen batera mugituko dugu, eta gero esteka sortu:

# mv /usr/lib/libsane.so.1 /usr/lib/libsane.so.1.orig

# ln -s  /usr/lib/libsane.so.1.orig /usr/lib/libsane.so.1

Animo, urrats gutxi batzuk falta zaizkigu eta...

Editatu dezagun /etc/sane.d/dll.conf fitxategia:
# vi /etc/sane.d/dll.conf

Eta hp2400 lerroa gehituko dugu hp5400 lerroaren ostean. Beste hp lerroak iruzkin gisa utzi, horrela sistemak eskanerra lehenago aurkituko baitu :) Adibidez, dll.conf fitxategiaren edukia honela utz dezakegu:
(...)
#hp3500
#hp4200
#hp5400
hp2400
#hp5590
(...)


Gorde eta irten fitxategitik.

Exekutatu honako komandoa:
# sane-find-scanner

Beste lerro batzuen artean honakoa agertuko da (sistemak eskanerra detektatu duen adierazle):
found USB scanner (vendor=0x03f0 [Hewlett-Packard], product=0x0a01 [hp scanjet scanner], chip=GL646_HP?) at libusb:002:002

Orain, beste komando hau landu:
# scanimage -L
device `hp2400:libusb:002:002' is a Hewlett-Packard hp2400 flatbed scanner

Ikusten dugunez, sane aplikazioak onartzen du eskanerra.

Debian banaketak erabiltzaile-arruntei lehenetsi gisa ez die baimenik ematen eskanerra erabiltzeko. Hori dela eta, ez ahaztu supererabiltzaile gisa baimenak emateaz erabiltzaileei. Adibidez, GNOME mahaigainean joan Sistema -> Sistema-konfigurazioa -> Erabiltzaile eta taldeak menura, ireki erabiltzaile arrunt bakoitzaren propietateak, joan  Erabiltzaile-pribilegioak izeneko fitxara eta aktibatu 'Erabili eskanerrak' aukera. Itxi leiho horiek.

Bukatzeko, berrabiarazi ordenagailua!

Hauxe izan da guztia! Orain erabiltzaileek eskaner hau erabiltzeko prest daude :)




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU