Nolan: Streamtuner + Audacious (interneteko irratia entzun) PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/05/12

Gabon irratientzule guztioi. Bazen garai bat FM bidez irratia entzuten nuena... eta gezurra dirudien arren irratitik ere hitzegiten nuena... Aiiiiii, zelako garaiak haiek!

Interneteko garai hauetan (komunikazioa jatorrian sortu baino lehenago irakurtzen edo eskuratzen dugun  denbora zoro hauetan) badaude aplikazioak interneteko irratia entzuteko. GNU/Linux mundua ezagutzen ez duenak zalantzak izan ditzake interneteko irratia GNU/Linux sisteman entzuterik ba ote dagoen...

Ba, aplikazio dexente daude zeregin horretarako: rhythmbox,  banshee, amarok, e.a.

Interneteko unibertso zabal birtualean ordea badaude beste aplikazio batzuk erabat gomendagarriak direnak, beraz abiarazi dezagun gure Debian sistema maitea, terminal bat ireki eta sartu supererabiltzaile gisa:

# su -
(sartu dagokion pasahitza) 

 

Orain aplikazio batzuk instalatuko ditugu: Streamtuner aplikazioa interneteko irratien zerrendak dituzten zerbitzariekin konektatzen da, eta irratien zerrendak bistaratzen ditu (musika estiloaren arabera); Streamripper interneteko irratiak disko gogorrean grabatzen ditu (xehetasunez geroago azalduko dut...); eta azken aplikazioa Audacious da (garai baten Xmms aplikazioaren antzekoa).

Instala ditzagun bada aplikazio hauek:

# apt-get install streamtuner streamripper audacious

 Sistemak bere denbora hartuko du pakete hauek (eta dagozkien mendekotasunak osatzen dituzten beste pakete batzuk deskargatzen eta instalatzen).

Amaitu al du instalazioa? Bai? Irten gaitezen supererabiltzailearen saiotik. Joan orain GNOME mahaigaineko Aplikazioak -> Soinua eta Bideoa menura, bertan Streamtuner elementuan klik egin.

Streamtuner abiarazi dugunez, hobespenak doituko ditugu. Joan Edit -> Preferences (Editatu -> Hobespenak) menura. Applications (aplikazioak) fitxan klik egin, eta eskuineko alboan zerrenda bat agertuko da. Azpian erakusten den bezala ezarri:

 Action (ekintza) Command (komandoa) 
 Listen to a .m3u
 audacious %q
Listen to a stream
 audacious %q
 record a stream
 x-terminal-emulator -e streamripper %q -r -d /home/erabiltzailea/Abestiak/Irratiak

'Listen to a .m3u' eta 'Listen to a stream' aukerak audacious aplikazioarekin ezartzean, abestiak eta interneteko irratiak audaciou-ekin entzungo dira. Duela gutxirarte xmms aplikazioarekin erreproduzitzen ziren, baina xmms oso zaharkitua gelditu da, eta jadanik ez da GNU/Linux-eko banaketetan agertzen. Horregatik bere ordez erabiliko dugu Audacious aplikazioa :)

Azken ekintza,  ' record a stream' irratiak igortzen duen saioa disko gogorrean grabatzeko erabiltzen da. Parametro hauek erabili dira

-r  atzerapen zerbitzua sortzeko.

-d helburuko_direktorioa_zehazten du

 Itxi hobespenen leihoa, joan SHOUTcast fitxara (denbora bat igaroko dut interneteko irratien zerrenda lortzeko), eta gero egin klik bikoitza irrati horietariko batean... Hori eginez Audacious aplikazioa berehala abiaraziko da eta pozan pozez gustoko musika hipnotikoa entzuten hasiko zara...

Streamtuner aplikazioaren tresna-barran badago erakartzen gaituen botoi bat... Attonak zioen 'ez ukitu botoi hori!'...Mmmmmmm.... egin dezagun klik 'Record' izena duen inpernuko botoi horretan...

Eta inpernuko txikitoa irratiko saioa disko gogorrean grabatzen hasiko zaigu (badakizu zein direktoriopean?)!

Eguneraketa: demagun Streamtuner-ek zerrendatzen dituen irratien artean guk ezagutzen dugun bat ez dela agertzen, nola txertatu irrati hori Streamtuner-en? 

Joan gaitezen irratiaren webgune nagusira.  Adibidez, irratia Clubkydz bada, interneten bilaketa egiten dugu, eta emaitzen artean helbide hau agertzen zaigu:

http://www.clubkydz.com/

Helbide horretara joaten gara, eta leku batzuetan irratia entzuteko estekak izango ditu. Guri ordea web orrialdearen iturburua interesatzen zaigu. Ikus dezagun iturburua, eta .m3u luzapena bilatu behar dugu. Honako lerroan aurkitzenda:

<a href="/stream/open.m3u" title="plug-in"><img src="/images/players/rec_itunes.24x24.png" border="0"></a>

Interesgarria, lerro honek zera adierazten digu: irratia entzuteko behar dugun helbidea honakoa dela: http://www.clubkydz.com/ domeinuko /stream/open.m3u fitxategia. Hau da:

http://www.clubkydz.com/stream/open.m3u

Ba datu hau jakinda itzul gaitezen Streamtuner aplikaziora, egin klik Stream menuko  New Preselection aukeran. Honako datuak idatziko ditugu:

Name eremuan: Clubkiydz

Genre eremuan: House (edo Dance edo nahi duzuena)

Homepage eremuan:  http://www.clubkydz.com/   (irratiaren webgune nagusia)

URL eremuan:  http://www.clubkydz.com//stream/open.m3u  (irratia entzuteko helbide osoa)

Aplikatu eta gorde egiten dugu. Orain, aurrehautapenetako fitxan 'Clubkydz' entzungai aurkitzen dugu, egin dezaegun klik bikoitza bertan eta Clubkydz irratia entzuten hasiko gara. 




  Iruzkinak (2)
nik musika eta irratirako exaile dut gog
Idazlea: ander, data: 2008-05-15 12:46
Aupa! 
 
Ez dakit Debian banaketarekin datorren, baina musikarako nire gogoko aplikazioa (CD, disko gogorretik edo irratia entzuteko) exaile da. 
 
http://www.exaile.org/
Exaile badago Debian banaketan...
Idazlea: dooteo, data: 2008-05-15 19:12
ikus dezagun: 
 
$ apt-cache search exaile 
 
exaile - flexible audio player, similar to Amarok, but written in GTK+ 
 
Bai, badago instalagarri.  
 
Ander, streamtuner aplikazioko hobespenetan, xmms edo audacious ordez 'exaile' jartzen baduzu funtzionatuko duela uste dut :)

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU