Nolan gaitu Synaptic erabiltzea PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/07/30

Debian banaketan oinarritutako banaketetan Synaptic programa grafikoa erabiltzen da pakete berriak instalatzeko, edo eta jadanik instalatuta daudenak kentzeko. Horretarako supererabiltzailearen (root) pasahitza behar da.

Synaptic abiatzean ordea errore bat gertatzen bada, su-to-root aplikazioa ez duela aurkitzen jakinaraziz, honako urratsak landu beharko dira Synaptic erabili ahal izateko.

Aurrenik alacarte paketea instalatuko dugu, aplikazio honek menuko elementuak konfiguratzeko aukera eskaintzen baitigu.

$ su -

(sartu dagokion pasahitza)

# apt-get install alacarte

Goazen orain Sistema -> Hobespenak - > Menu nagusia aukerara. Menu nagusiaren leihoa agertuko da.

Alacarte irudia

Menuak izeneko zerrendako Sistema-konfigurazioa elementuan klik egin, eta Elementuak zerrendan Synaptic agertuko zaigu. Saguaren eskuineko botoiarekin klik egin Synaptic elementuaren gainean, eta hautatu Propietateak.

Alacarte

Komandoa eremuan honakoa egongo da:

su-to-root -X -c /usr/sbin/synaptic

Horren ordez beste hau egon behar du:

gksu /usr/sbin/synaptic

Aldaketak egindakoan, itxi propietateen leihoa, eta baita menu nagusiarena ere.

Orain, Synaptic erabiltzea nahi den bakoitzean supererabiltzailearen pasahitza eskatuko dizu, eta nahi dituzun aplikazio berriak instalatu ahal izango dituzu :)




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
Hurrengoa >
EuskalGNU