Nolan konfiguratu Broadcast 4311 wifia Debianen PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2009/04/04
Garai batean nire Dell Precision M90 ordenagailu eramangarriaren haririk gabeko Broadcast 4311 (rev 1) txartelarentzako ndiswrapper tresna erabiltzen nuen, baina hori duela bi urtetako kontua da. Egia da eramangarri hau sarera Ethernet bidez konektatzen dudala, eta azpimarratu behar dut, eramangarri bat baino gehiago 17 hazbeteko  kamioi handi bat denez, ez daukadala tabernetara eramateko ohiturarik.

Aste honetan neuretzako denbora piskat hartzea erabaki dut, eta horrela neukan zereginetariko bat Dell ordenagailuko wifia konfiguratzea izan da. Eramangarri honetan Euslinux 2009 banaketa instalatuta daukat, azken finean Debian banaketa bat dela esan daiteke :)

Aurrenik Interneten aritu naiz informazio bila, eta uneko Nolan hau [1] estekako informazioan oinarrituta dago.

Gazen bada arira! Aurrenik, ireki terminal bat eta hasi supererabiltzailearen saioa bertan:

$ su -
(sartu dagokion pasahitza)
#


Orain ikus dezagun ordenagailu eramangarriak daukan haririk gabeko sareko txartela:

# lspci | grep Network
0c:00.0 Network controller: Broadcom Corporation BCM4311 802.11b/g WLAN (rev 01)

Lerro horrek BCM4311 (rev 01) txartela dela adierazten ditu. Kontutan izan rev 02 izanez gero, hemen azaldutakoaz gain beste gauza batzuk landu beharko direla, horretarako joan [1] webgunera (informazioa gazteleraz dago) nukleoa konpilatu behar dela aipatzen baitu. Arestian aipatu dudanez, nire ordenagailuak rev 01 bertsioko txartela dauka, eta ez da beharrezkoa nukleoa konpilatzea.

Aurrenik kargatuta egon daitezkeen zenbait modulo kenduko ditugu honako komandoak exekutatuz:

#  rmmod bcm43xx
#  rmmod b43
#  rmmod b43legacy
#  rmmod ndiswrapper


Badazpada, Debian banaketako biltegi bat gehituko diogu biltegien zerrendari. Editatu dezagun bada /etc/apt/sources.list fitxategia, eta gehitu honako lerroa:

deb http://ftp.uk.debian.org/debian lenny main contrib

Gorde eta itxi fitxategi hori. Garrantzitsua da 'contrib' adarra ere izatea lerro horrek. Orain sistemako paketeen datu-basea eguneratuko dugu:

# apt-get update

Aurrenik wireless-tools paketea instalatuko dugu, nahiz eta beharrezkoa ez izan, kontsolako tresna interesgarria delako:

# apt-get install wireless-tools

Orain begiratu dezagun ea b43-fwcutter paketea instalagarri dugun:

# apt-cache search b43-fwcutter
b43-fwcutter - Utility for extracting Broadcom 43xx firmware

Hor agertzen zaigunez instalatu dezagun:

# apt-get install b43-fwcutter

Editatu dezagun zerrenda beltzaren /etc/modprobe.d/blacklist fitxategia, horrela sistema abiatzean zerrenda beltzean agertzen diren moduloak ez dira kargatuko:

#  nano /etc/modprobe.d/blacklist
Eta honako lerroak gehituko dizkiogu:

    blacklist ndiswrapper
    blacklist bcm43xx
    blacklist ssb


Baliteke sisteman ndiswrapper moduloa instalatuta ez edukitzea, hala ere komenigarria da zerrenda beltzean sartzea sisteman edukiz gero ez kargatzeko. Fitxategia gorde eta irten ondoren berrabiarazi sistema.

Eta kitto! Ordenagailua prest dugu haririk gabeko sarera konektatzeko. On dagizuela!


[1] http://www.debianita.com/wifi_con_tarjetas_broadcom_sin_ndiswrapper




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU