Nolan: garbitu Zakarrontzia Debian-en PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea dooteo   
2008/09/04

Duela gutxirarte, GNU/Linux sistemako erabiltzaile bakoitzak bere karpeta nagusian (etxean) .Trash izeneko direktorioa zuen, eta bertan zakarrontzira botatako fitxategiak aurkitzen ziren. Debian GNU/Linux banaketako Lenny adarrean ordea karpeta hori lekuz aldatu egiten dute.

Batzuetan gertatu izaten da zakarrontziko fitxategiak ezabatu nahi izatean fitxategi  batzuk ezin kentzea (erabiltzaile arrunt gisa). Supererabiltzaile gisa ezaba daitezke ordea.

 

Supererabiltzaile gisa erabiltzaile arrunt baten Zakarrontzia hustutzeko, jarraitu urrats hauek.

Ireki terminal bat, eta hasi supererabiltzailearen saioa:

$ su -

(sartu dagokion pasahitza)

#

Orain, root supererabiltzailearen saioa hasitakoan, kokatu gaitezen erabiltzailearen etxean:

# cd /home/erabiltzailea

Erabiltzaile arrunt bakoitzaren direktorio nagusian badaude hainbat ezkutuko azpidirektorio, uneko kasuan ezkutuko azpidirektorio honetara joan behaar dugu: .local

# cd .local

Bertan aurkituko dugun share direktorioaern barruan Trash direktorioa aurkitzen da (beste batzuen artean):

# ls 

share

# ls share

(...)   Trash

Kokatu gaitezen bada Trash direktorioan:

# cd share/Trash

Trash direktorioak 2 azpidirektorio ditu: files eta info. 2 direktorioetako edukia ezaba dezagun:

# rm -rf files/*

# rm -rf info/*

Eta kitto! erabiltzaileari dagokion Zakarrontzia hustu dugu!

Arestiko urrats guztiak  modu azkarrean lantzeko:

# rm -rf /home/erabiltzailea/.local/share/Trash/files/*

# rm -rf /home/erabiltzailea/.local/share/Trash/info/*

 




  Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
EuskalGNU