KDE euskaraz eta bere etorkizuna PDF Inprimatu Helbide elekt.
Idazlea Ander Elortondo   
2008/12/15
Image

Bertsiotik bertsiora euskaratze maila larriki jaisten ari da. Posta zerrendan ez da inolako mezurik zabaltzen eta badirudi euskal komunitaterik ez dagoela KDEri dagokionez. Horrela dela uste duzu?Image

KDE webguneko estatistiken arabera KDE 3.5eko aplikazioen %89 genituen euskaraz.

Indarrean dagoen KDE 4.1ean aldiz %57 dira euskaratuak. 

KDE4 deritzona urtarrilean argitaratuko den 4.2 bertsioaz jasoko omen du komunitateak eskatzen dion erabilgarritasun eta egonkortasuna.Beraz badirudi KDE 4ra migratzeko unea gerturatzen hasi zaigula.

KDE 4.2 bertsioan ordea aplikazioen %44 besterik ez dugu euskaraz. Ondorioz KDE erabiltzeko heleanitz izan behar, erdia baino gehiago ez baituzu euskaraz izango.

 

KDE euskal taldea bizirik dagoela diote, baina itzultzaile bakarra Markos ageri denez.......

Markos nola ikusten duzu zuk KDE euskaraz?

eta besteok?




  Iruzkinak (1)
RE: KDE euskaraz eta bere etorkizuna
Idazlea: marcos, data: 2008-12-16 20:12
Bi kontutxo: 
 
- Jarri duzu datua (%44arena) kde-trunk adarrarena da. Normalean stable adarrean lan egiten dugu, trunk-en gauza gehiegi aldatzen baitira. Horrela http://l10n.kde.org/stats/gui/stable-kde4/team/ heblidean begiratu beharko zenuke. Hortik hartuko da lana datorren kde 4.2an sartzeko. Hor %57a dago egina.  
 
Hala ere ez da asko. 
 
- Taldearen itzultzaile gisa ni bakarrik nago eta egia da duela dexente inork gehiago ez duela deus egin baina normalean bat edo bestek laguntzen du. 
 
 
Dena den, egoera, oro har, ez da batere ona. Nik ez dut denbora asko eta ez dugu itzultzaile talde egonkorra gauzak behar den bezala mantetzeko. 
 
Nik behin baino gehiagotan laguntza eskatu dut baina ez dut erantzun handirik jaso... baina kontua oso garbi eta erraza da: Kde euskaraz nahi dugu? Bai, itzultzera!  
 
Mirari gutxi honekin ;) 
 
Beraz, ea bakarren bat animatzen den gabonetan eta kde 4.2 eder ederra lortzen dugun!!!

Harpidetutako erabiltzaileek soilik idatz dezakete iruzkinak.
Hasi saioa edo harpidetu.

Powered by AkoComment Tweaked Special Edition v.1.4.6
AkoComment © Copyright 2004 by Arthur Konze - www.mamboportal.com
All right reserved

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU