OOo 3.0.0 Linux, MacOS eta Windows
Idazlea dooteo   
2008/11/05

Heldu da azpalditik zai zeuden erabiltzaileentzako garaia. Azkenean OpenOffice.org konpilatu dut Windows sistemarako. Beraz,  EuskalGNUko OOo atalean GNU/Linux, MacOS Intel eta Windows sistementzako eskuragarri jarri dut OOo-ren euskarazko 3.0.0 bertsioa.

OOo logotipoa

Artxibo osoetaz gain, Euskara hizkuntzari dagozkion paketeak ere eskuragarri jarri ditut (MacOS sistemarentzako ezik, hor ez delako sortzen).

OOoConf2008 irudia

Bestalde, albiste hau erabiltzea nahiko nuke zera adierazteko: gaurtik hasita, eta azaroaren 7rarte, Beijing hiriburuan  OpenOffice.org-en hitzaldiak daudela, espero dut OOo-ko garatzaileek ongi pasatuko dutela bertan bai hitzaldi dotoreak ikusten bai inguru haiek ere ezagutzen (tamalez neu aurten ezin naiz joan :(

 

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

 
Interneteko pantaila-babeslea: ElectricSheep
Idazlea dooteo   
2008/11/04

ElectricSheep pantaila-babesle berezia da, iturburu librekoa, Scott Draves-ek garatutako. Munduan zehar milaka erabiltzailek exekutatzen dute, eta edozein PC edo Mac ordenagailutan instala daiteke. Ordenagailu hauek "lo" hartzean, pantaila-babeslea agertzen da, eta ordenagailuak elkarrekin komunikatzen dira Internet bidez animazio abstrakto aldakorrak sortzeko lana partekatuz. Emaitz hau "androidearen ametsa" kolektibo bat da, Philip K. Dick idazlearen "Do Androids Dream of Electric Sheep?" eleberriari omenaldia eginez.

Proiektu honen webgunea hau da:

http://electricsheep.org/

kaptura 12. kaptura

Izan lehena artikuluari iruzkina sortzen

Gehiago...
 
Xuxen zunzentzaile ortografikoa OOo 3.0rentzako
Idazlea dooteo   
2008/11/03

IXA taldeak eta Eleka enpresak Xuxen zuzentzaile ortografikoa eskuragarri jarri dute Eusko Jaurlaritzako Euskarazko softwarea deskargatzeko atalean:

xuxen.html

 Uneko Xuxen zuzentzailea plugin edo osagarri gisa instalatzen da OpenOffice.org 3.0 bertsioan. Xuxen nola instalatzen den buruzko dokumentua honako estekan aurkituko duzue:

XUXEN%20OO3.pdf

Xuxen zuzentzailea deskargatzeko erabili beste esteka hau:

XUXENIII-OOO3.zip

Eguneraketa: EuskalGNUko OpenOffice.org-i dagokion atalean ere eskuragarri jarri ditut (bai Xuxen bai dokumentua): http://ooo.euskalgnu.org

2. eguneraketa: oraintxe bertan proba txiki bat egin dut MacOS Intel sisteman dudan OOo 3.0 aplikazioan eta primeran dabil. Kontu bat, Mac ordenagailuak ekartzen duen botoi bakarreko saguarekin ez da ordezko hitzen zerrenda agertzen, hori egiteko eskuineko botoia duen sagu bat erabili.

Beraz, Xuxen zuzentzailea GNU/Linux, Mac eta Windows sistemetan erabil dezakegu. 

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu IXA eta Elekari :)

Iruzkinak (4)

 
<< Lehena < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 41 - 44 Guztira: 163
Menu nagusia
Nagusia
Albisteak
Nolan
Estekak
Bilaketa
Harremanak
Albisteen iturriak
Inkestak
-------------
Deskargak
KDEuskaraz
Mapa
OpenOffice.org Euskara
-------------
Posta-zerrendak
-------------
Gipuzkoako Foru Aldundia
Inkestak
Musika formatu ederrena...
 
Saioa





Pasahitza berreskuratu?
Harpidetzea nahi? Sortu berria
Azken albisteak
Iturri jarioa
Administratzailea
EuskalGNU