Telebistako aurkezle espainiar ezagunak garestiegiak omen dira ETBrentzat

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-29 ¦ 15:49 ¦  Hedabideak

Iraila hasieran atera zuen Sustatuk. Espainiako konfidentzial baten arabera, itxura ez hain euskalduneko aurkezleak behar zituela ETBk bere albistegietarako. Aurkezle batzuk kendu dituzte pantailatik, baina ez dirudi fitxaje berririk egin dutenik. Noticias taldearen arabera, garestiegiak direlako.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Hildako bat Nafarroan, A gripearen ondorioz

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-29 ¦ 14:21 ¦  Osasuna

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du A gripeak eragindako konplikazioen ondorioz hil dela 74 urteko gizona. Bi aste zeramatzan ospitalean eta arrisku-faktoreak zituen. Irailaren 11an zortzi lagun gaixotu ziren Elizondoko klinika psikiatrikoan, eta lehenago, abuztuan, 3 lagun ospitaleratu behar izan zituzten. Gaitz honek Euskal Herrian eragindako lehen heriotza kasua da gaurkoa.

Erref.: Hildako bat Nafarroan, A gripearen ondorioz (www.berria.info)
# ¦ Komentatu

Center (edo Centre) ugari inguruotan

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2009-09-29 ¦ 12:32 ¦  Hizkuntza

Aste honetan Atom by Atom kongresua egiten ari dira, Donostia International Physics Center delakoak antolatuta. Erakundeen eta jardueren paisaia linguistiko anglofonoaren adibideak. Ez da lehen aldia gai hau Sustatun irteten dena, baina duela aste batzuk mezu-truke batean pilatutako bildumarekin berriro ilustratzeko modukoa iruditzen zait.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Ordiziako mapa sortzen Jakintza ikastolan

© cc-by-sa  Gari Araolaza - Tagzania  ¦  2009-09-29 ¦ 10:02 ¦  Geografia

Atzo Jakintza ikastolako lagunek Ordiziako mapa betetzen jardun zuten, Tagzaniar batzuk lagunduta.

Kalean aklaratu nahian

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Aprobetxategiak eta beste

© cc-by-sa  Anjel Lertxundi Esnal  ¦  2009-09-28 ¦ 17:41 ¦  Letrak Sare Kantoitik

"Noiz bukatuko dugu, noiz, aprobetxategi guztiekaz?" kantatzen zuen Laudioko Danba taldeak. Urte honen hasieran UGT sindikatuak manifestu elebidun bat kaleratu zuen. 'En defensa del empleo estable con derechos', zioen gaztelaniazko izenburuak. Euskarazko bertsio txit libreak, aldiz: 'Aprobetxategiak kanpora!'

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Siesta-denbora arautua

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2009-09-28 ¦ 16:57 ¦  WTF

Gasteizko erdialdean lo-kuluxka egitearen alde agertu direla ematen du, hori bai, denboran luze jo barik!


Argazkiak.org | Siesta-denbora arautua © cc-by-sa: goioarana

Egiatan, seinaleek ondoko hotelen aparkalekuen erabilera arautzen dute.

Erref.: Siesta-denbora arautua (www.argazkiak.org)
# ¦ Komentatu

Pasahitzak gorde eta ez ahazteko sistema

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2009-09-28 ¦ 16:10 ¦  Teknologia

Web proiektu batean bezeroari giltzak pasatzeko orduan, pasahitzak banatu behar izaten dira, webgunea kudeatzeko. Lan hori neuri tokatzen bazait, politika argia izaten dut: ez bezeroari pasahitzak erabakitzen utzi, eta neuk banatu gakoak. Eta beti, aholku berarekin: "Ikusi duzue Memento? Memoriarik gabeko gizonaren filma? Hark bezala egin gauzak ez ahazteko: tatuatu pasahitza".

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kosmodisea 09-10, ekin gurekin !

© cc-by-sa  Kosmodisea. Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.  ¦  2009-09-28 ¦ 12:49 ¦  Irakaskuntza

Laugarren urtez Kosmodisea martxan da berriro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen honek, ikasle, irakasle eta eskola desberdinak batuko ditu aurten ere, talde lanean proiektu berritzaileak sortzeko asmotan. Talde lanaren eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologien bitartez kultura ekintzaile eta digitalaralekin bat datozen konpetentzia eta balioak sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da Kosmodisea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txapela Ian McKellen buruan

© cc-by-sa  leire narbaiza  ¦  2009-09-28 ¦ 10:14 ¦  Zer Erantzi

Kalean galdetuz gero zein den jantzitradizionaleen artean gure ikurra, zalantzarik gabe, ia jende guztiak txapela esango luke. Euskal Herrian zein kanpoan; izan ere, italieraz basco esaten zaio... Bitxia da, txapela Euskal Herrian XIX. mendearen erdi aldean zabaldu zelako, duela gutxi, esateko.


Promoziokoa: © Zinemaldia

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

2009ko urriaren 9-12 bitartean antolatu den hackmeetingerako Call4Nodes

© cc-by-sa  ardentice  ¦  2009-09-27 ¦ 17:46 ¦  Informatika

Urtero moduan Hackmeetinga badator, aurten Madrilen (Patio Maravillas), ekintza honekin burura ekartzen diguna alde batera utziz, seguru aski denok jakingo duzue zer den hackmeetinga. Urte honetan oso beharrezkoa dugu partizipazioa eta organizazioa, ez dut uste Espainiako EBko 2010. urteko presidentzian "Zapaterok deskargen kontua konpondu nahi duela" esan dudanean inor arrituko dudanik. Eta kontu guzti hauen berri ez bazarete, bilatu Googlen "Sitel" eta flipa ezazue. Beraz, animatu eta parte hartu.

Erref.: 2009ko urriaren 9-12 bitartean antolatu den hackmeetingerako Call4Nodes (sindominio.net)
# ¦ Komentatu

vidECO 2009-n parte hartzeko epea luzatu egin da

© cc-by-sa  EuskoSare  ¦  2009-09-27 ¦ 12:32 ¦  Zinema

vidECO-n parte hartzeko epea Urriak 18rarte luzatu da. vidECO Mare Urdina-k antolatzen duen filme laburren lehen lehiaketa da. Lanak mugikorrarekin, argazki kamerarekin edo bideo kamararekin grabatu daitezke. Bi minutuko lanagatik, sari galantak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Munduko onenak... langabeak egiten!

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2009-09-27 ¦ 08:03 ¦  WTF

Madrileko ABC egunkariak argitu zuen duela egun batzuetako azal batean Espainiako Gobernua zertan izango den munduko ekoizlerik onena: langabezia sortzen!


Argazkiak.org | Munduko ekoizlerik handiena © cc-by-sa: goioarana

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Campanella gizajoa

xme  ¦  2009-09-26 ¦ 19:12 ¦  Zinemaldia

Larunbat arratsaldean jakinarazi dituzte Donostiako Zinemaldiko sariak, eta egunez egun lehian zebiltzan filmak aipatzen eta epaitzen ibili garenez gero, gisakoa izango da –halaxe adierazi didate Sustatuko arduradunek behintzat– sariak zer iruditu zaizkidan esatea.


Promoziokoa. Cao Yu txinatarraren Biziaren eta Heriotzaren Hiria, Urrezko Maskorra 2009an.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Euskara: berrikuntzarako balioa

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria  ¦  2009-09-26 ¦ 14:44 ¦  Hizkuntza

Garai modu honetan hasi ziren krisi hotsak orain dela urtebete. Orduz geroztik, komunikabideek etengabe hitz egin dute gaiaren inguruan. Baina ez natorkizue krisiaz hitz egitera, euskarak krisi garaian ere lan munduan duen garrantzia azpimarratzera baizik. Izan ere, Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu. Eta arlo horretan egiten dute bat hain zuzen, krisiak eta euskarak.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ume eta une galduak

© cc-by-sa  xme  ¦  2009-09-25 ¦ 18:54 ¦  Zinemaldia

Aurtengo Donostiako Zinemaldia amaitzera doa. Sail ofizialean, bihar eskainiko dute Rodrigo García-ren "Mother and child", Samuel L. Jackson eta Naomi Watts agertzen diren film estatubatuarra, baina hori lehiaz kanpo emango da. Lehiaketan parte hartzen duten azken bi filmak gaur bota dituzte: Isaki Lacuesta espainiarraren Los condenados eta Jeon Soo-il korearraren Yeong-do Da-ri edo "I came from Busan", Busandik etorri nintzen: ez batak ez besteak ez dute alaitu azken egunotan nagusi izan den tonu grisa; altxatu ordez are gehiago hondoratu ote duten esango nuke.


Promoziokoa. Park Ha-seon aktorea Yeong-do Da-ri filmean.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Zapateroren alaben argazkiaren eztanda sarean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-25 ¦ 17:52 ¦  Hedabideak

Rodriguez Zapaterok ez zuen nahi prentsan bere 14 eta 16 urteko alaben argazkirik azaltzea, eta orain arte horrela izan da. Espainiko Gobernuko presidentearen azken bidaia ofizialean, baina, alabak eraman ditu, eta horrek eztabaida sortu du. Baina oraingoak hautsak harrotu ditu du: bere alaben argazki bat sare osoan zehar barraiatzen ari da azken orduotan, Twitterren besteak beste.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Gipuzkoako Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren hausnarketa estrategikoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-25 ¦ 14:32 ¦  Hizkuntza

Gipuzkoako Euskara Zuzendaritza Nagusiak gaur goizean aurkeztu ditu Donostian bere hausnarketa estrategikoa eta etorkizunerako ikuspegia. Datozen urteotarako aurreikusten dituzten aldaketak eta, batez ere, 2010. urtean krisialdiak eragingo dituen murrizketak azaldu dituzte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Dilema moralak eta beste

xme  ¦  2009-09-25 ¦ 13:46 ¦  Zinemaldia

Fikziozko euskal film luzeak hain urri ditugunez, zorionekoak gara zerrendari beste bat eransten diogun bakoitzean. Oraingoan Zorion perfektua iritsi da, Anjel Lertxundiren eleberrian oinarriturik Jabi Elortegik zuzendu duen pelikula, Zinemaldiko Zabaltegi sailean eskaini dutena, perfektua ez den arren maila txukuna lortu duena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Bizkaiko Zubia euskaraz bisitatzea 75 euro garestiagoa omen da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-25 ¦ 10:23 ¦  Hizkuntza

Sasetaurrenak kontatu duenez Portugaleteko ikastolan txango bat antolatu nahi zuten Bizkaiko Zubira, eta txangoa antolatzeko, ikasketa buruak zubiaren arduradunei eskatu zien kontuan izateko talde euskalduna zela... eta erantzun omen zioten euskarazko azalpenak emateak 75 gehiago kostatuko zitzaiela, talde bakoitzeko. Eta bestela, Ikastola hori Portugaleten baldin badago, ume horiek badakite gazteleraz hitz egiten eta ez dute arazorik izango ez dute arazorik izango azalpenak hizkuntza horretan jasotzeko.

Erref.: Bizkaiko Zubia euskaraz bisitatzea 75 euro garestiagoa omen da (sasetaurrena.blogspot.com)
# ¦ 3 erantzun

Herri Adminiztrazio, ez bereziki zuzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-25 ¦ 10:02 ¦  Masai Ikastaroa

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailak aldizkari elektroniko bat argitaratzeari ekin dio aurtengo irailean: Zuzen. Lehen aleak bi atal nagusi ditu, sailak bezala, Justizia eta Herri Adminiztrazio (sic).


Argazkiak.org | Adminiztrazio © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea