Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Galdezka
Nola esanen litzateke euskaraz 'e-portfolio'? IRAKASKUNTZA
2009-09-02 / 08:45 / Mikel Agirre

"e-portfolio"-a edo "portafolio"-a erabili nahi dut ikasleekin baina ez dut euskarazko beste adierarik ezagutzen.

Irakurri edo erantzun zeuk (2 erantzun)

Ramon Etxezarreta: "PSE-EEk ere ikasi beharko du zein den euskararen benetako balioa, ez dauka aukera makala!" HERRI-ADMINISTRAZIOA
2009-05-22 / 08:30 / erabili.com

Kargu berriari neurria hartzen ari da oraindik Ramon Etxezarreta (Urrestilla, 1954), Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Aurrekoek egin duten lanaz galdetuta, "aldatu behar direnetan baino, sakondu behar direnetan azpimarra egitea nahiago" duela dio, "ez gatoz, ez, ezer birrintzera, ez puskatzera". Hizkuntza kontuetan, aldaketa nagusiki "jarrera politikoetan" antzemango dela uste du.

Erantzun nahi baduzu...

Alkatea eta 'bere' semea ala alkatea eta 'haren' semea? HIZKUNTZA
2009-02-10 / 08:35 / Idoia Aretxabaleta Oleaga

Badakizue bizkaitarrok bere hitza komodin bihurtu dugula. Baina nonbait enzun dut ez dela esan behar "Alkatea eta bere semea etorri dira". Honen ordez "Alkatea eta haren semea etorri dira" erabili omen behar da.

Irakurri edo erantzun zeuk (3 erantzun)

Jean Haritschelhar: "Euskarak diplomatikoak behar ditu" BESTELAKOAK
2008-07-18 / 08:20 / Josemari Velez de Mendizabal - Euskonews & Media

Jean Haritschelhar baigorriarra ezaguna da euskaldunen artean, euskararen inguruan urte luzez eraman duen ahalegin aberatsarengatik. Horrek ahalbidetu zion Euskaltzaindiaren buru izendatua izatea, eta maisutasun bikainez erakutsi zuen euskarak goi mailako ikerlari eta zientzialariez gain diplomatikoak ere behar dituela, hizkuntza bizi gisa aurrera egingo badu. Gizon polifazetikoa da Haritschelhar, eta lehen lerrotik segitu du azken berrogeita hamar urteotan gure gizarteak, Bidasoaz bi aldeetan, izan duen bilakaera.

Erantzun nahi baduzu...

Karmele Rotaetxe: "Euskara erraztu behar da erabilera ere errazteko" HIZKUNTZA
2008-06-04 / 08:30 / Xabier G. Arguello - El País

Karmele Rotaetxe Amusategi aitzindaria izan da euskararen irakaskuntzan. 1967an, Patxi Altunarekin batera, lehenengo euskara eskolak antolatu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, gauza bera egin zuen orduko Bilboko Unibertsitate Autonomoan. Horrez gain, EHUko Filologia eta Kazetaritza fakultateen sorreran parte hartu zuen. Euskaltzaindiaren barruan, Gramatika Batzordeko kidea izan da hasiera-hasieratik. 2004an, euskaltzain ohorezko izendatu zuten, eta gaur egun, irakasle emeritu dabil EHUn.

Irakurri edo erantzun zeuk (Erantzun bakarra)

Nola esan "síndrome de piernas inquietas" euskaraz? HIZKUNTZA
2008-01-11 / 07:00 / Olatz Zabaleta

Azpeitiko Udal Euskaltegiko irakaslea naiz, eta ikasle batek gai horren inguruan lan bat egin behar duela eta, "síndrome de piernas inquietas" euskaraz nola esan behar duen galdetu dit.

Irakurri edo erantzun zeuk (6 erantzun)

Nola esango genuke "quitarreses"? HIZKUNTZA
2007-11-20 / 07:00 / Joxe Begiristain

"Quitarreses" edo baita ere "Quitapiedras" deitu izan dioguna, tren guztiek aurrekaldean eramaten duten elurra kentzeko tresnaren ("Quitanieves") antzerakoa da.

Irakurri edo erantzun zeuk (7 erantzun)

TeleCINCOn ala TeleBOSTen? HIZKUNTZA
2007-11-12 / 07:00 / Roberto Alkarterri

Badakit foro honetan euskaldun jakintsuak zabiltzatela, eta, aukera hau baliatu nahirik, oraingoan galderatxo bat jarri nahi dizuet hizpide. Galdera erraz bezain zaila, erantzule adina erantzun izan baitezake, nork bere nabardurak eginda, noski. Baina ziur naiz den-denak mamitsuak eta estimatzekoak izango direla, horretan ez dut zalantzarik.

Irakurri edo erantzun zeuk (8 erantzun)

Patxi Salaberri Zaratiegi: "Garrantzitsuena euskaldunok euskara geure ondorengoei erakustea da" HIZKUNTZA
2007-10-04 / 07:00 / Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak elkarrizketa egin dio Patxi Salaberri euskaltzain nafarrari. Erabili.com-en daukazu oso-osorik:

Erantzun nahi baduzu...

Pruden Gartzia: "Eliteek uko egin izan baliote euskara desagerturik legoke" HIZKUNTZA
2007-06-13 / 09:00 / erabili.com

Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko zuzendariari Argia astekarian eginiko elkarrizketa bete horretan ekarri dugu gurera, pertsonaia eta hizpide dituen gaiak interesgarri iritzita.

Erantzun nahi baduzu...

Artikulu zaharragoak »
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com