Argitaratutako albisteak

Larunbatean hasiko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte-hartzaileak Donostiako Tabakalerako aurkezpen jaialdira bildu ziren atzo. Ehun urte dira Uztapide jaio zela eta horregatik aukeratu da Zestoa abialeku
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Txapelketa Donostian egingo den ekitaldian
Bertsolari Txapelketa Nagusia larunbatean hasiko da Zestoan. Aperitibo gisa, Donostiako Tabakaleran aurkezpen jaialdia egingo dute gaur arratsaldean. Bistan geratuko da, Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidenteak dioenez, bertsolaritzak ez duela krisirik ezagutzen
Amagoia Mujika kazetariak "Azken puntua" iritzi artikuluan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa gertu dagoela eta, txapelketako emozio diferenteak gogoratzen ditu.
Bertsozale Elkarteak "Bertsolaritza eta Kazetaritza" mintegia antolatu du irailaren 24 eta 25erako. Bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi duten kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak ematea da mintegiaren helburua. Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira irakasleak. Mintegia doakoa da.
Bertsozale Elkartearen webgunean iragarri den bezala, Euskal herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Txapelketaren azken ediziotik hona lau urte pasa dira eta aurten 44 bertsolari izango dira eszenatoki gainean.
14 saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.
Pligg is an open source content management system that lets you easily create your own social network.


Iradoki Presentzia & Komunikazioa