PUBLIKOA

Bertsolari Txapelketa Nagusia komunikabidez komunikabide jarraitzeko gida da honakoa.

Hitzetik Hortzera k-hitzetik_hortzera

Ostegunero, urriaren 1ean hasita, ETB3 telebista katean, 22:00etan.  Saioa errepikatu egingo dute ETB1 katean, larunbatetan 13:00etan hasita.

Euskadi Irratia k-euskadiirratia

Astebururo, larunbat eta igandetan, 14:00etatik 15:00etara, “Hitza Jolas” irratsaioa Xabier Sukia kazetariak zuzenduta.

Bizkaia Irratia k-bizkaiairrati

Astelehenero, “Lau Haizetara” irratsaioan 11:00etan hasita eta larunbatero, “Jira-Biran”  irratsaioan 11:30etan hasita. Txapelketan zehar kolaboratzaile finkoa Iñaki Aurrekoetxea izango da.

Info Zazpi k-infozazpi

Txapelketako saio guztiak zuzenean eskainiko ditu. Asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara “Bostetako Diligentzia” magazinaren barruan eta Argia astekariarekin elkarlanean “Hitzetik ultzera” saio berezia eskainiko du.

Txolarre Irratia k-txolarreirratia

Asteazkenero,  12:00etik 13:00etara, “Zortziko aldrebesa” tartea.

Argia k-argia

Astelehenetan, www.argia.com webgunean, asteburuko saioen kronika egingo dute. Eta asteazkenero bideo programa laburra egingo dute asteburuko saioak komentatuz eta erreportajeak eginez.

Gara k-gara

Txapelketako saio guztiak jarraituko dituzte. Finalera begira ale berezia argitaratuko dute.

Urola Kostako Hitza k-uh_logoa

Txapelketan parte hartzen duten eskualdeko bertsolariei, bertsozaleei eta bertso-eskolari jarraipena egingo diote. Paperezko edizioan eta internet-en egingo diote Txapelketari jarraipena.

Galtzaundi k-galtzaundilogo

Txapelketa hasi eta amaitu, ale guztietan, hamabostero, kronika eta erreportajeak argitaratuko dituzte.

Aiurri k-aiurri

Txapelketa atariko erreportajeez gain, hamabostean behin saioen kronika idatziak argitaratuko dituzte. Aldizkariaren webgunean ere tokia izango du Txapelketak.

Bertsoa.com k-bertsoa

Saio guztiak zuzenean emitituko ditu, Txapelketari buruzko informazioarekin bat. Finalera begira saio berezia diseinatuko dute. Ataria: www.bertsoa.com

Bizkaie! k-bizkaie

“Bertsolaritzea” izeneko atalean Txapelketa Nagusiari buruzko informazioa sareratuko dute www.bizkaie.biz atarian.

Kazeta.info k-kazetainfo

Txapelketari buruzko albiste eta bideoak sareratuko dituzte.

Zabaldu!
  • Twitter
  • Facebook
  • Print this article!
  • Turn this article into a PDF!
  • Zestoa


    Urriak 3, larunbata, Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Zestoa

    Bertsolaria Puntuak
    Iñaki Gurrutxaga --
    Jone Uria --
    Miren Artetxe --
    Oihana Bartra --
    Uxue Alberdi --
    Odei Barroso --


  • Eskura ezazu txapelketari buruzko informazioa sakeleko telefonoan eskuratzeko argibideak
Iradoki Presentzia & Komunikazioa