« Itzuli albistegira

Sareko tresnak sorkuntza artistikoaren zerbitzuko

2009-09-29

Informazio bilketa handi bat eraman ondoan 2009ko udaberritik gaur arte, Ipar Euskal Herriko euskal sorkuntza artistikoaren eragileak, ekoizpenak eta tokiak hobeki ezagutzeko internet zerbitzu berriak proposatzen ditu Euskal kultur erakundeak.

Sareko tresnak sorkuntza artistikoaren zerbitzuko

Hiru tresna sareko plataforma bakar batean

Iparraldeko euskal kultura eragileei, ekoizpenei eta sorkuntza gunei buruzko informazioak hobe hedatzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak erreferentziazko hiru tresna ezartzen ditu sarean www.eke.org web atarian.

Orain arte (2009ko iraila):

  • 500 artista eta kultura eragile fitxa sailkatuak dira
  • Hamabi bat sorkuntza proposatuak dira programatzaileei
  • 30 bat gela desberdinen xehetasunak plazaratuak dira gidan

Etengabeko informazio bilketa lana

Errepertorioan den Uztaro artista kolektiboaren obra

Zerbitzu orokor horren obratzeko, lehen lehenik, Euskal kultur erakundeak bere lehengo datu-basea berrikusi du eguneratze kanpaina bat eginez 2009ko udaberrian eta udan. Hortarako, datu-base hartan agertzen ziren artista eta elkarteekin harremanetan sartu da zuzenki.

Datu-basearen bertsio berrian eragile bakoitzaren datuak (helbidea, telefonoa, webgunea, harreman-orria...) baloratuak izanen dira sail desberdinetan sailkatuak izanen diren fitxen bidez.

Artisten datu-basea tresna bizi bat da ipar Euskal Herriko bizi artistikoaren arabera garatuko dena. Bertan agertzea urririk da, Euskal kultur erakundeari galdera eginez gero eta irizpide batzu bete ezkero.

Garapen tematikoak : sorkuntzen katalogoa eta aretoen gida

"Sorkuntza artistikoen katalogoa" eta "Ikusgarri gelen gida" datu-basearen garapen bereziak dira.

Urraska dantza ikuskizuna, katalogoaren ikusgarrietako bat

Euskal kultur erakundeak eraman bilketa lan baten eta informazioen sintesia baten ondorioak dira.

Horrela, 2007az geroz Euskal kultur erakundeak sustengatu dituen eta 2009tik goiti hedatzeko prest diren sorkuntzen arduradunak eta egileak kontaktatuak izan dira ikusgarrien aurkezpena eta azalpen teknikoa egiteko.

Bestalde, kultura egituren arduradunei beren ikusgarri gelen inguruko xehetasunak ematea galdegin zaie. Noski, bi kasuetan, bakarrik agertu nahi izan duten eragileak agertzen dira sarean.

Halaber, datu-basea bezala, bi gidak erregularki aberastuak eta eguneratuak izanen dira, ipar Euskal Herriko kultura biziaren eta artistikoaren errealitatea ahal bezain ongi islatzeko.

Laster ondaregintzako eragileak sarean

Betiere euskal kulturaren baliabideen hobeki ezagutarazteko asmoz Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko Ondaregintzako eragileen errepertorio berritu bat (pertsona lagungarriak, elkarteak, erakundeak, administrazioak...) zabalduko du sarean ondoko hilabeteetan.

Erreferentziazko datu horiek sareratzearekin, Euskal kultur erakundeak sekulan baino gehiago, euskal kulturaren baliabide-zentro bat bezala agertu nahi du.

Xehetasunak

Kultura agenda zure e-postara

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak jasoko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, inori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Herioa eta Dontzeila 2009ko urriaren 2a

FESTIBALA - DANTZA

T-Danz

BERTSO SAIOA - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Aurrez aurre 2009ko urriaren 3a

KONTZERTUA - MUSIKA

Fuck Norris - Rachel 2009ko urriaren 3a

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Voyage sans bagage ni raison 2009ko urriaren 3a

ANIMAZIOA - BESTA

Lapurtarren Biltzarra 2009ko urriaren 4a

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

ERAKUSKETA - ARKITEKTURA

Euskal Herriko Etxeak

ERAKUSKETA - MARGOLARITZA

Inwoko