« Itzuli albistegira

Alpbarock Euskal Herrian

2009-09-24

2009ko irailaren 27an, igandez, 18:30etan, Suitzako Alpbarock taldea Baigorriko elizan zuzenean arituko da lau musikari euskaldunen laguntzarekin. Topaketa berezi bat, Rémy Mahler organoaren 10. urtebetetze kari antolatua dena.

Alpbarock Euskal Herrian

Badu orain hamazazpi urte Orgue en Baïgorry elkarteak musikaren alde lan egiten duela Behe-Nafarroan. Eta jadanik hamar urte Rémy Mahler organoak Baigorriko eliza apaintzen duela. 1999ko abenduan estreinaldi festibala ospatu zuenetik, elkartea etengabe aritu da musikaren eta bereziki organoaren maitasuna goraipatzen. Musika tresna paregabe horren nazioarteko ospea baliatzen jakin du, kalitatezko festibal berezi baten antolatzeko.

Baigorriko organoa

Hamargarren urtebetetze honen karietara, Euskal kultur erakundearen laguntza daukan elkarteak, Suitza aldeko Alpbarock taldea gomitatu nahi izan du, lagunarteko topaketa artistiko berezi baten antolatzeko Euskal Herriko ohiko musika ezinhobe ezagutzen duten euskal artista batzuekin.

Alpbarock Yves Rechsteiner-ek sorturiko taldea dugu.

Baigorriko eliza

Frantziara bizitzera joana den Suitzar honek, bere herriminaren adierazteko eta haurtzaroko eskualdeen lehengo musikarekin harremanetan jarraitzeko modu bat bezala ikusten du taldea.

Orgue en Baigorri-ren proposamenari esker, bi musika tradizio (ahozkoa eta idatzia), bi kultura (suitzarra eta euskalduna), musika ikusteko bi ikuspegi, bi organologia gurutzatuko dira, ikusgarri berri baten sortzeko.

Thierry Biscary eta Paxkal Indo

Euskal musikariek aldiz, soinu tresna desberdinak jotzen badakite, bai eta inprobisatzen ere. Ondorioz, ederki txertatuko dira Alpbarock taldearen musikari.

Artistak

Alpbarock

  • Yves Rechsteiner (organoa)
  • Nikita Pfister (Hackbrett, tinpanoia)
  • Nicolas Sansarlat (biolina)
  • Guillaume Olry (kantua)

Euskal artistak

Ekoizpena : ZTK

Xehetasunak :

Subscribe to what's on in Basque culture

Your email:

You will be sent details about forthcoming events by email. You can remove your subscription at any time without giving any reasons.
More about subscriptions [+]

SHOW - THEATRE

Herioa eta Dontzeila October 2nd 2009

FESTIVAL - DANCE

T-Danz

DUEL OF IMPROVISERS - TXAPELKETA 2009

Bertsolari txapelketa - Final-laurdena October 3rd 2009

SHOW - DANCE

Aurrez aurre October 3rd 2009

CONCERT - MUSIC

Fuck Norris - Rachel October 3rd 2009

SHOW - TALE

Voyage sans bagage ni raison October 3rd 2009

ANIMATION - FESTIVITIES

Lapurtarren Biltzarra October 4th 2009

EXHIBITION - PAINTING

Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez

EXHIBITION - ARCHITECTURE

Euskal Herriko Etxeak

EXHIBITION - PAINTING

Inwoko