« Retourner à la page des nouvelles

"Salda badago" dokumentala

2009-08-23

Orio Produkzioak ikus-entzunezko ekoiztetxearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak euskal rockaren hastapenei buruzko Eriz Zapirainen filma arrakastatsua interesatuak diren Iparraldeko elkarteen eta egituren eskura jartzen du.

"Salda badago" dokumentala

Euskal rocka ipar Euskal Herrian sortu baldin bada ere, bereziki hego Euskal Herrian garatu da.

Garai hartan, giro sozial eta politikoa oraino nahasia da. Francoren hiltzean lorturiko autonomiak ez ditu independentisten gogoak asetzen. Bestalde, 1980 hamarkadaren hasieran, hego Euskal Herriak gaitzeko krisia ekonomikoa jasaiten du. Hori guzia dela eta, Euskal Herriko hiri anitzetan, gazteek beren haserrea 70. hamarkadako punk ingelesaren eragina daukan rock baten bitartez adierazten dute : "Euskal Rock Erradikala" sortzen da. Hiritartasuna eta oldartze politikoa isladatzen duen rocka.

Garaiko kazetari, ekoizle et talde nagusiekin (Hertzainak, Kortatu, Itoiz, Zarama, Errobi...) elkarrizketek eta artxiboko irudi frangok lagundurik, Eriz Zapirain filma egileak Euskal Herriko istoriaren parte zoragarri horren ulertzeko gako zonbaitzuk eskaintzen dizkigu « Salda badago » dokumentalan (2001 - Orio Produkzioak ekoizturik).

Euskal kultur erakundearen eta Orio Produkzioak-en arteko partaidetza bati esker "Salda badago" frantsesezko azpititulekin ere eskuragarri dago. Dokumentala interesatuak diren egitura eta elkarte guziei proposatua da.

Gehiago jakin

Abonnez-vous à l'agenda culturel

Votre email:

Vous recevrez sur votre email les prochains événements de l'agenda. Vous pourrez résilier votre abonnement dès lors que vous le souhaiterez sans aucune justification.
En savoir plus sur l'abonnement [+]

SPECTACLE - THÉÂTRE

Herioa eta Dontzeila 2 Octobre 2009

FESTIVAL - DANSE

T-Danz

JOUTE D'IMPROVISATEURS - CHAMPIONNAT 2009

Championnat des bertsularis - Quart de finale 3 Octobre 2009

SPECTACLE - DANSE

Aurrez aurre 3 Octobre 2009

CONCERT - MUSIQUE

Fuck Norris - Rachel 3 Octobre 2009

SPECTACLE - CONTE

Voyage sans bagage ni raison 3 Octobre 2009

ANIMATION - FÊTE

Lapurtarren Biltzarra 4 Octobre 2009

EXPOSITION - PEINTURE

50 ans de peinture au Pays Basque

EXPOSITION - ARCHITECTURE

Maisons du Pays Basque

EXPOSITION - PEINTURE

Inwoko