Euskara   Français  

Le dramaturge Piarres Larzabal (1915-1988)

2008/09/25

Ibañeta - 1968 - 2008

Haize Berri Kultur etxeak, euskarazko antzerki idatz lan eta ekoizpenak garatzeko duen xedean sartzen da "Ibañeta" antzerkiaren egitasmoa. Piarres Larzabalek 1968an idatzi zuen antzerkiaren muntatzea bultzatu du, Iparraldeko hamabost bat jokalariekin. 2008ko urrian emanaldi desberdinak antolatuak dira.

Argazkia: Haize Berri

Nafarroa Karlomagno-ren tropek okupatzen dutela antzezten ditu Ibañetak. Batzuk okupatzaileari aurre egiten, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertakariak. Orreagan Euskaldunen garaipenaren data hain justu, legendari oihartzun eginez, Piarres Larzabal-ek 1968-an idazten du, frankismoaren kontrako Euskaldunen erresistentzia armatuaren birsortzearen urtea, antzezlan epiko bat non pertsonaiak garaikideen antza duten. Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du : Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute.

Ander Lipus da taula zuzendaria. Oztibarreko Antzerkia, Hiru punttu eta Kitzikatzan/k taldekide diren hamabost bat jokalarik parte hartzen dute antzerkian.

2008-ko urriko emanaldiakXehetasunak: http://www.haizeberri.com
Le centre culturel Haize Berri qui a placé dans ses priorités la reconnaissance du théâtre basque, à travers l'écriture contemporaine et la (re)découverte des oeuvres classiques a accepté, avec une troupe d'une quinzaine d'acteurs amateurs, de relever le défi de représenter "Ibañeta", la pièce de Piarres Larzabal écrite en 1968. A découvrir ce mois d'octobre au cours de trois représentations.
"Ibañeta" met en scène des Navarrais aux prises avec l'occupation de leur pays par les troupes de Charlemagne. Les uns s'affrontent à l'occupant, d'autres collaborent. Cela se passe en 778, date de la victoire des Basques à Roncevaux. Sur la trame de cette légende, Piarres Larzabal écrit en 1968, année de la résurgence de la résistance armée des Basques contre la domination franquiste, une pièce épique où les personnages ressemblent à ses contemporains. Quarante ans plus tard, ils restent d'actualité: les Basques n'ont toujours pas su, ou pu, régler la question de la pérennité de leur existence en tant que peuple et la lutte armée continue à gronder.
Mise en en scène par Ander Lipus, la pièce est donnée par une troupe d'une quinzaine d'acteurs amateurs issus essentiellement des troupes Oztibarreko Antzerkia, Hiru punttu et Kitzikatzan/k.
Représentations d'octobre 2008Renseignements: http://www.haizeberri.com

Auteur: Jakes Larre.2008/09/25
Etiquettes: ibañeta théâtre antzerkia | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

2008/09/24

Piarres Larzabal gogoan Azkainen

Piarres Larzabalen heriotzearen hogeigarren urteburu kari, Azkaingo herriak, Euskal kultur erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak ekitaldi berezi bat antolatzen dute 2008ko azaroaren 22an, larunbatez, 16:30etan, Azkaingo "Bil Toki" gelan (Herriko Etxearen gibelean).

Argazkia : Azkaineko Turismo Bulegoa

 

Egitaraua :

- 16:30 : Piarres Larzabalen antzerki zatiak eta lekukotasunak, Eugenio Arozena Oiartzuarrak aurkezturik ordenagailu bidez


- 17:00 : Mintzaldia : Piarres Larzabalen antzerkigintza - 1950-1982 - Antzerki identitarioaren paradigmak. Hizlaria : Ixabel Etxeberria, irakaslea. Andere honek azaroaren 13an pasa du bere Doktoregoa Bordelen eta lehen aldia izanen da laburpen bat eginen duela publikoki. Mintzaldi denboran, zatien irakurleak : Maite Deliart, Graxi Solorzano, Pantxoa Etchegoin eta Daniel Landart.


- 18:30 : Ahamen eta hurrupa bat Azkaingo Herriak eskainirik.


- 20:00 : Kantaldia elizan. Lau xiberotar a cappella ariko dira : Jean Bordaxar, Robert larrandaburu, Jean Pierre Luro eta Jean-Noël Pinque. (Sartzea urririk).


 

Auteur: fred.2008/09/24
Etiquettes: | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

2008/02/28 16:44:01.837 GMT+1

Daniel Landarten mintzaldia Biarritzen

Martxoaren 22an, ibiakoitzarekin, 16:00etan, Miarritzeko mediatekan, Daniel Landart-ek Piarres Larzabali buruzko mintzaldi bat emanen du. 

Artistaren bizia eta obrak aipatuak izanen dira. Mintzaldiaren barnean, adibide gisa, antzerki zati batzu emanak izanen dira. Jokolariak : Terexa Lekumberri, Pantxoa Etchegoin eta Peio Berhocoïrigoin.

Mintzaldia Bi Harriz Lau Xori festibalaren kari da.Festibalaren antolatzaileak : Biarritz Culture eta Euskal Kultur Erakundea.

Conférence de Daniel Landart à Biarritz Le samedi 22 mars, à 16h, à la médiathèque de Biarritz, Daniel Landart donnera une conférence sur Piarres Larzabal. La vie et l’œuvre du dramaturge seront évoquées. La conférence sera entrecoupée d’extraits de pièces de Piarres Larzabal joués  ou lus par Terexa Lekumberri, Pantxoa Etchegoin et Peio Berhocoïrigoin. La conférence a lieu dans le cadre du festival Bi Harriz Lau Xori, organisé conjointement par Biarritz Culture et l'Institut Culturel Basque.

Xehetasunak festibalari buruz / Renseignements sur le festival : Biarritz Culture

Auteur: Julie Bercetche.2008/02/28 16:44:01.837 GMT+1
Etiquettes: landart biarritz conférence mintzaldia | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

2008/01/31 17:20:03.509 GMT+1

Piarres Xarriton Larzabalez mintzo

Piarres Xarritonek ez du aurkezpenik behar, biziki ezaguna baita, bai euskal kultura, bai ekonomia, bai sozial mailan ere. Piarres Larzabalen obrak bildu eta argitaratu ditu.

Argazkia: Zaldiero

Hona zer dio Xarritonek Larzabalez :
« Ez dut uste baden gure literaturan beste idazle ainitzik bere herritarren sendimendu, kezka eta gogoetak, hots herriaren bizi guzia hain barnatik sumatu duenik eta bere berak dituen solasen bitartez, taulen gainean, bizi bizia, argiratu. »

Piarres Xarriton est, pour la culture basque, un monument vivant, puisqu’il s’est impliqué dans des domaines aussi divers que la culture, l'économie ou le social. Il a réuni et publié les œuvres de Piarres Larzabal.Voilà ce qu'il dit à propos de l'écrivain : "Je ne crois pas qu'il existe dans notre littérature beaucoup d'autres écrivains qui aient si bien perçu les sentiments, les inquiétudes et les réflexions de ses concitoyens, autrement dit la vie du peuple basque, pour ensuite l'exprimer sur scène, avec une sensibilité particulière."

Auteur: Julie Bercetche.2008/01/31 17:20:03.509 GMT+1
Etiquettes: xarriton larzabal | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

2008/01/28

Daniel Landart Larzabalez mintzo

Daniel Landartek ezagutu du Piarres Larzabal. Bere antzerkiaren eragina ukan du, herrikoia eta soziala.

Argazkia: Gaizka Iroz

"Pertsonalki ezagutu dudan Piarres Larzabal gizon ona zen, biziki ona. Ausarta. Osoa. Balentrialaria. Zerbait buruan hartuz geroz, bururaino eramaten zuena. Irriz ezin asea eta denbora berean arras seriosa. Errotik jendakina. Apez apala. Otoizlaria. Beti zerbitzu egitera ekarria. Iratzeder poetak erran lezake : emana. Bai, bere izaite guztia besteei ematen zien.
Horiek horrela, « ttankako » bat bazuela ?! Baina « ttankakorik » ez balu ukan, ez zen Larzabal izanen
…"

Daniel Landart a connu Piarres Larzabal. Il est héritier de son théâtre, populaire et social :"Piarres Larzabal, que j'ai personnellement connu,  était un homme bon, très bon. Audacieux. Entier. Ayant le goût du défi. Une fois qu’il s’était mis quelque chose en tête, il le menait jusqu’au bout. Sans cesse en train de rire, et en même temps très sérieux. Très sociable. Un prêtre modeste. Un homme très pieu. Toujours prêt à rendre service. Le poète Iratzeder dirait : dévoué. Oui, il se dévouait entièrement aux autres. Avait-il un grain de folie ? Mais s'il n’avait pas eu ce grain de folie, ça n’aurait jamais été Larzabal..."

Auteur: Julie Bercetche.2008/01/28
Etiquettes: obra landart gizona larzabal | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)

2008/01/22

Larzabalen omenezko eguna

Urtarrilaren 26an, Azkainen, Piarres Larzabal omentzeko egun bat izanen da, bere heriotzaren hogoigarren urtemuga kari. Programa:

Azkaingo zubia (Argazkia: Xabi Berruet)

17:30 :  Apezpetxearen zaharberrituaren lehen bisita eta "Piarres Larzabal"deituko den parrokiako gelaren estreinaldia. Haurrek "Bakearen urtxoa" kantatuko dute (Hitzak : Piarres Larzabal)

19:00 : Meza.

Ondotik :  bi mintzaldi labur.Hizlariak : Jean Pierre Ibarboure (axuanta eta Larzabalen familikoa) eta Daniel Landart (antzerki idazlea).

Le samedi 26 janvier aura lieu, à Ascain, une journée pour rendre hommage à Piarres Larzabal, à l'occasion des 20 ans de sa mort. En voici le programme:

17h30
: Visite du presbytère rénové et inauguration de la salle paroissiale dénommée "Piarres Larzabal".Les enfants interprèteront "Bakearen urtxoa" (la Colombe de la paix) dont les paroles sont de Piarres Larzabal.
19h00 : Messe
Après la messe : prise de paroles. En français :  Jean-Pierre Ibarboure (adjoint au maire d'Ascain et petit-neveu de Larzabal), en basque : Daniel Landart qui l'a personnellement connu.

Auteur: Julie Bercetche.2008/01/22
Etiquettes: omenaldia azkain larzabal | Permalink | Réponses (0) | Références: (0)