(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Hizlariak

CAUE

Arkitektura, hirigintza eta ingurumenaren aholku batzordearen (CAUE) helburua bizi ingurumenaren kalitatea sustatzea da, departamenduko berezitasunak eta aberastasunak balorizatuz. 

Aholkulari lana egiten du :
- eraikin bat egin, berritu edo itxuraldatu nahi duten partikularrentzat
- tokiko elkargoentzat, laguntza zerbitzu bat eskainiz arkitektura, antolaketa eta hirigintza lanentzat
- publiko zabalarentzat, bizi ingurumenaren inguruko sentsibilisazio animazioak antolatuz.

Bernard Tisne, CAUE-ko zuzendari-ordea, gazteekin mintzatu da 2008ko urtarrilaren 16an, asteazkenarekin

Latsako eiheraren Lagunen elkartea 

Uztaritzen sortua 2006an, Latseko Ihara elkartearen helburua da  eiheraren eta ingurugune guziaren ondare arraroaren beiratzea eta baloratzea.

Lehen urratsa izan da dokumentuen ikertzea (artxiboak, kartak, lekukotasunak etabar) eta tokian tokiko zehaztasun andana baten biltzea (eiheraren planoa, ubide sistima osoaren karta, argazki frango). Informazio bilketa honi esker, txosten bat egin ahal izan da.

Ikerketa lan hau oinarritzat hartuz, bigarren urratsa izan da  harremanen jartzea hanbat ikerlari, zientifiko eta elkarteekin. Latsako Ihara elkartea  departamenduko eiheren lagunek osatzen duten “Ardatza-Arroudet” elkarte handiagoan  sartu da.

Urrats desberdin hauek direla medio, indar handiagoko ekintzak eraman dezazke, bereziki pedagogia eta zientzia mailan.
 
Denbora berean, Latsako Iharako kideek, bat baino gehiagotan eta urgentzian,  uholdeen desmasiei buru egin behar izan dute. Bainan elkartearen ahalak  sobera mugatuak gelditzen dira oraindik holako kalte handiei begira.

Latseko Ihara Uztaritzeko eihera bakarra da  arrasto hoin  zaharrak  dituena. Arrasto horietarik batzu Erdi Arokoak dira. Suntsitua izaiteko arriskutan izanez, babes administratibo bat beharrezkoa zaio lehen bai lehen. Bestalde, eragile sozial  guzien sensibilizatzea ezinbestezkoa  da  nahi badugu holako ondarearen beiratzeak aterabide batzu ekar ditzan gaurko eta biharko arazo larrien batzuei.

Pierre Lafargue

Tokiko komunikabideetan anitz agertu da argitaratu dituen Amodiozko Ganbarako kaperei, Angeluko San-Leon elizari eta tokiko beste gai batzuei buruzko ikerketetaz hitz egiteko.

2004an, "Fontaines retrouvées. Anglet-Bayonne-Biarritz" liburua argitaratu du. Liburu honen lehen partean, iturrien bizia aurkezten du, 1850etik 1960ra, eta batzuetan gaur egun arte ere.  Bigarren zatian aldiz, toki bakoitza ezagutzera gomitatzen gaitu, historia, plano, argazki eta dokumentu zahar batzuen bidez.

Pierre Lafargue gazteekin mintzatu da, latsagietaz, 2008ko otsailaren 20an, asteazkenez.

Ur Begi elkartea

Ur Begi elkartea 1995ean sortu zen Heraitzeko interesen eta ondarearen defentsaren alde. Laster ohartu da ondarea, kultura eta astialdiak nahasten zirela balore horiek  ulertzen dituztenen batasuna osatzeko. Karia hortara, Ur Begik animazioak antolatzen ditu Heraiztar gehienen atseginarentzat. 


Ondare saila 1998an sortu zen eta Kosabateneko iturria izan da elkarteak berritu duen lehen eraikina.
Bestalde, ekintza andana bat antolatzen dituzte ikusgarrigintzan ere, ondarea eta sorkuntza uztartzeko asmoz.

José Saplairolles eta Xan Errotabehere hiru aldiz mintzatu dira gazteekin Ur Begi elkartearen izenean.

Témoignages des jeunes

Aristide

Aristide Mahay Arimino, 18 ans, Bayonne


Céline

Céline Trouillet, 17 ans, Cambo-Les-Bains


Nedal

Nedal Ahachad, 19 ans, Bayonne


Coline

Coline Deck-Roussel, 18 ans, Mouguerre


Cassandra

Cassandra Nogues, 17 ans, Bayonne


Liste des jeunes

  • Nedal Ahachad, 19 urte, Baiona
  • Laurent Artayet, 17urte, Aiherra
  • Kevin Coupe, 18 urte, Bokale
  • Coline Deck-Roussel, 18 urte, Mugerre
  • Marius Doustin, 24 urte, Baiona
  • Monica Etienne, 19 urte, Baiona
  • Fanny Gasquard, 17 urte, Kanbo
  • Aristide Mahay Arimino, 18 urte, Baiona
  • Leslie Moscardi, 18 urte, Uztaritze
  • Cassandra Nogues, 17 urte, Baiona
  • Jo Oliveira, 17 urte, Muguerre
  • Stéphanie Petit, 22 urte, Miarritze
  • Thomas Pettes, 19 urte, Baiona
  • Jonathan Riche, 22 urte, Hazparne
  • Jennifer Suret, 17 urte, Miarritze
  • Céline Trouillet, 17 urte, Kanbo